MENUA 

Aterpetxea — Elketa

Aisialdirako taldeentzat aterpetxea

Elketa aterpetxearen helburua aisialdirako eta formakuntzarako jarduerak bultzatzea da, Aisialdirako talde edota parrokiekin harremana duten taldeentzat batez ere

Erabilera baldintzek autonomia asko ematen die taldeei beraien ordutegiak eta jarduerak modu autonomo batean planifikatzeko.

Elketa aterpetxea Urnietan dago, Donostiatik 12 kilometrotara eta autobus, tren edota errepideetatik ondo komunikatua.

Ordutegia

Ekintzen ordutegia talde bakoitzak ezartzen du, beharren arabera.

Instalazioak

  • 70 ohe (literak), 4 edo 26 literako logelak.
  • Bainu eta dutxa amankomunak.
  • 50-60 lagunentzat sukaldea eta jangela.
  • Talde handi zein txikentzako aretoak.
  • Kapera.

Autokudeaketarako baldintzak

  • Talde bakoitzak bere kontu antolatu behar ditu ordutegia, sukaldea eta beharrezkoa duen guztia.
  • Talde bakoitzak arduratu beharko du garbiketaz eta aterpetxearen zaintzaz, aterpetxea uzterako orduan behar den bezala utziaz.

Gutxieneko kopurua.

Gutxienez 15 pertsonako taldeak izan beharko dute. Hala ez bada, fakturatzerako garaian hauxe izango da gutxieneko kopurua.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago