MENUA 

Aisialdi Elkartea — Bosko Anitz

Ikasturteko Larunbat guztietan

Urriak 10 Larunbatean, Bosko Anitz Aisialdi Taldeak bere ateak irekiko ditu, abenturaz eta dibertimenduz beteriko ikasturteari hasiera emateko.

Bosko Anitz, Aisialdirako kluba da non larunbatero ekintza desberdinak antolatzen diren 9 urtetik aurrera dituzten gazteentzat (LH 4. Maila).

Larunbatero Urnieta eta inguruko neska-mutilekin elkartuko gara, ondo pasatzeko gogo handiz, pozez zein sormenez beteriko giroan murgilduta.

Ordutegiak eta ekintzak

Kluba 15:30 - 19:30
LH 4. Mailatik DBH 2. Mailara arte jokoak, txapelketak, futbolin-a, ping-pong, tailerrak (kantua, dantza, antzerkia, zine, eskulanak…), pelikulak, irteerak (Txuri Urdin izotz jauregia, Bilboko PIN, Ondarreta-Igeldo…), elkarbizitzak, jaialdiak (Don Bosko, Onyi…), iñauterietako konpartsa…
 
Gazte Zentrua 15:30 - 21:00
DBH 3. Mailatik aurrera: gazteak berak dira bere Aisialdiaren protagonistak.
 

Gainera Klub-eko txikienak laguntzen elkarlanean aritzen gara.

Begirale talde ezin hobe bat zain duzue, ondo pasatzeko gogo handiz, asialdi hezitzaile batean, Urriaren 11-tik aurrera Bosko Anitzen lokaletan, Urnietako Salesiarretan.

Zuen lagunak eta ezagunak gonbidatu ere, gurekin ezin hobeto pasatzeko.

ANIMATU! GONBIDATUAK ZAUDETE!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago