MENUA 

Learning For Life

European Project

Learning For Life

Learning for Life proieku europarrak, Urnietako Salesiarrak koordinatzen du Pixel (Italia) lankidetzarekin, Erasmus + Programa eta KA2 - ELkarte Estretegikoa Hezkuntza Heziketa mailan - artean finantziatua dago. Learning for life Proiektu Europear hau irakasle zein ikasleei zuzendua dago. Learning for life proiektua hezkuntza metodo berriak sustatzea du helburu, hala nola, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) eta Adimen Anitzen (AA) teoria. Era berean, gaur egungo eta etorkizuneko gizartean beharrezkoak diren gaitasunak garatu nahi ditu. Proiektuaren ardatzak matematika, zientzia eta alfabetatzea dira.

Proiektuaren webgunea

Europear Komisioaren laguntzak dokumentu honen ekoizpenean ez du edukien babesik eskeintzen, zeintzuk egileen ikuspuntua isladatzen duten soilik, eta Komisioak ez du bere gain hartzen bertan agertzen den informazioarekin egiten den edozein erabileraren ardura.

Proiektuaren zenbakia: 2016-1-ES01-KA201-025091

Testuingurua

Learning for life proiektua hezkuntza metodo berriak sustatzea du helburu, hala nola, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) eta Adimen Anitzen (AA) teoria.

Era berean, gaur egungo eta etorkizuneko gizartean beharrezkoak diren gaitasunak garatu nahi ditu. Proiektuaren ardatzak matematika, zientzia eta alfabetatzea dira.

Helburua

12 unitate didaktiko garatzea ikasle mota guztientzat / adimen mota guztientzat.

Hartzaileak

Proiektua ondorengoei zuzenduta dago:

  • Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Jarduera nagusiak

  • Curriculum Nazionaleko baldintzen analisia egin, eta unitate didaktikoek jaso beharreko gaitasun eta helburuak adostu.
  • Irakaskuntza materialak diseinatu eta garatzea.
  • Proiektuko jardueren zabalkuntza.

Emaitzak

  • Curriculum Nazionalean oinarritutako hezkuntza produktu bat sortzea. AOI eta AA teorian oinarritutako 12 unitate didaktiko, irakasleentzako erabilgarria den materialarekin.
  • Ikasleek oinarrizko ikasgaietan beraien trebetasun akademikoak eta emaitzak hobetuko dituzte.
  • Irakasleek beraien gaitasunak hobetuko dituzte taldeak gidatuz eta baita ikasleen hobekuntzaren ebaluazioan ere.
  • Azken produktua, bazkide guztientzako garatuko da eta bestalde, eskuragarri egongo da interesa duten beste ikastetxe guztientzat.

Bazkideak

Proiektuan parte hartzen duten, europako 5 herrialdeetako 6 bazkideak:

  • Urnietako Salesiarrak (ESpainia).
  • Agrupamento de Escolas Rosa Ramalho (Portugal).
  • Gimnazjum nr 3 im. Noblistow Polskich w Zespole Szkol nr 2 w Swidniku (Polonia).
  • LICEUL "ALEXANDRU CEL BUN" (Errumania).
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (Espaina).
  • Pixel (Italia)

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago