Ikastetxea | Salestarrak Magale Urnieta

Ezagutu gure ikastetxea

Ongi etorri Salestarrak Magale Urnietako hezkuntza komunitatera.

Urnietako Ergoien auzoan kokatua, mende erdi baino gehiagoko esperientzia eta etengabeko hazkunde eta bilakaeran dagoen ikastetxea gara.

Salestarrak-Magale Urnietan, gure ikasleei 4 hilabete betetzen dutenetik lan munduan sartu arte laguntzen diegu, derrigorrezko prestakuntzako etapa guztiak eskainiz, Batxilergoaz eta Lanbide Heziketako zazpi zikloez gain.

1967az geroztik Lanbide Heziketako zentro baimendua gara, eta Goi-mailako, Erdi-mailako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako graduak ematen ditugu. Prestakuntza-eskaintza honek bi lanbide-arlo ditu ardatz: arte grafikoak eta elektrizitatea eta elektronika.

Gure ezaugarri nagusia eta desberdin egiten gaituena balioetan heztea sakontzen dugula da: honela, errespetua, erantzukizuna, konpromisoa, elkartasuna eta sormena bezalako printzipioetan oinarritzen gara, besteak beste, gure egunerokotasunean.

Gizarte-ekimeneko zentroa gara, kristaua eta euskalduna, hezkuntza integrala eskaintzeko sortua, ilusio eta konpromiso giroa sortuz, giza talde konprometitu batekin eta egungo eskakizun eta erronkei erantzuten dieten baliabide materialekin.

Salestar ikastetxe gisa, gazteak eta hauen arazo eta bizitzekin erabat konprometituta gaude, Don Bosco apaiz italiarra zegoen bezala, bere bizitza osoa, duela mende bat baino gehiago, bere garaiko gazteak prestatzen eta laguntzen eman zuena, tailerrak eta eskolak eraikiz.

Gure ikastetxea, zenbakitan

639 ikasle

600 ikaslek baino gehiagok ikastetxean ikasten eta prestatzen ihardute ondorengo etapa hauetan: Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.

% 90,5eko laneratzea

Nuestros alumnos de Formación Profesional consiguen insertarse en el mundo laboral en más del 90% de los casos.

58 urte baino gehiagoko esperientzia

1964ko urriaren 15ean hasi zen hezkuntza-jarduera Urnietan. 58 urte baino gehiago daramatzagu hezkuntzaren eta prestakuntzaren munduan.

415 hitzarmen enpresekin

400 lankidetza-hitzarmen baino gehiago ditugu, enpresekin sinatuak. Gainera, ISO 9001 ziurtagiria dugu 2011tik.

9 kanpo instalazioak

Saskibaloiko 4 kantxa, volleyballeko kantxa 1, eskubaloiko 2 pista, futbol-zelai 1 eta pilotaleku 1 ditugu.

Pastorala
Bizikidetzarako hezkuntza eta balioak

Salestarrak Magale Urnietako hezkuntza-proiektuak gure hezkuntza-komunitateko kide bakoitzaren hazkunde integrala sustatzen du, garapen eta sendotasun pertsonaletik hasita; gizartearen arazoak eta erronkak konpontzen inplikatutako pertsona aktiboen prestakuntzara alegia.

Gure prestakuntza-jarduerak zeharka eta curriculumean integratuta garatzen dira:

Ikasketa-zerbitzuko proiektuak

Gizarteari zerbitzu bat eskainiz ikastea.

Jarduera solidarioak

Elikagaiak biltzea, odola ematea edo eguneko zentrora bisita egitea.

“Egun onak”

Klaseak hasi aurretik gizarte eta gaurkotasun gaiei buruzko hausnarketa egitea.

Heziketa-orduak

Pertsona berezien hitzaldiak, hazten eta hausnartzen laguntzen digun mezu batekin: ekintzaileak, GKEtako hitzaldiak edo pertsona konkretuen gainditze-esperientzien hitzaldiak.

Balioetan hezteko kanpaina orokorrak

Gure ikasleak balioetan hezteko jarduerak.

GKEkin lankidetzak

Diziplina arteko proiektu solidarioak, GKEekin lankidetzan.

Zuzendaritza-taldea