MENUA 

Pastoralgintza

Giza eta Kristau Baloreak

Urnietako Salesiar Pastoraltza departamentutik hezkuntza elkarte guziari ongietorria denori. Denon artean gure ikasleei, pertsona bezala hazteko beharrezko eta ezinbesteko iruditzen zaizkigun, giza eta kristau baloreak transmititzeko gai izatera animatzen zaituztegu.

Orri hauetan aurkezten dizueguna: ikasturte honetako pastoraltzako proposamenak, egun-onetako inpektoriako plana, kanpainak, ospakizunen eta ikasturteko elkarbizitzen egutegia. Zure laguntzarekin kontatzen dugu. Jakizue edozein iradokizunetarako irekita gaudela. Aurrez, eskerrak denagatik.

Pastoraltza Proposamenak

  • Egun-onak:
    eguneko 1.go klasearen hasierako irakurketa laburra (5 minutu), beraien bitartez ikasturtean zehar landu nahi diren baloreak transmititzeko asmoarekin.
  • Heziketa ordua:
    hileroko giza-kristau heziketarako tartea egungo gaiak lantzeko.
  • Ospakizunak:
    hiruhilabetean behin eukaristia edo ospakizun bat (salesiar, adiskide, otoitz, gabonetako, Andre Mariaren festak,…) eskaintzen ditugu.
  • Elkarbizitza:
    erdi eta Goi-mailako ikasleei egun bateko elkarbizitza-hausnarketa bizitzeko eskaintza.
  • Aste bokazionala:
    munduan gure lekuari buruz hausnarketa egitera gonbidatuko ditugunak.
  • On Bosko astea – Gaztedi Astea:
    On Bosko, salesiarren fundatzailearen figuraren inguruan ekintza desberdinak egingo ditugu. Kirol, aisi eta kultura ekintzak.
  • Andre Mariaren astea:
    maiatzak 24 aldera Maria Laguntzailearen figuran jarriko dugu arreta. Besteak beste, kirol txapelketak, eta egun batean jokuak egongo dira jolastokian.
  • Solidaritate kanpainak:
    behar gehien dutenei laguntzeko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako bai sentsibilizazio eta diru eta beste material bilketarako kanpainak egingo ditugu. Bat Gabonetan egin ohi da, Elizbarrutiko Espetxe Pastoralarekin kolaboratuz Martuteneko presoei lagunduz.
  • Beste kanpainak:
    DOMUND, MANOS UNIDAS (gosetearen aurka), DOMISAL...
  • Emaileak:
    odol Emaileen kanpainan parte hartuaz – odola emanez.
  • Karteldegiak:
    Ikasturtean zehar programatzen diren ekintzen ingurukoak.
  • Aisialdian Heziketa:
    Pastoraletik gure gazteen aisialdia ere baloratzen eta zaintzen dugu, bi plataformen bitartez.
    • Bosko Anitz aisialdirako kluba: txikientzako eskaintza (LH4-tik 3.DBH-rarte).
    • Zentrua: gazte-nerabeentzako eskaintza (4.DBH-tik aurrera).
  • Fede taldeak:
    ikasle guztiei kristau fedean ibili eta heltzeko aukera eskaintzen diegu. Taldeak astean behin biltzen dira, eskola ordutik kanpo, normalean ostiral arratsaldetan. Orokorrean sendotza sakramentura bideratuta daude. Parrokiarekin elkarlanean egiten da. Urtean zehar beste fede taldetako gazteak gonbidatzen dira inspektoriako topaketa batetara: Txikibosco, Campobosco. Eta Uztailean Somaloko udalekuetan parte hartu dezakete.
  • Pazko gaztea:
    kristau sintonian bizi diren beste gazteekin pazko gaztea bizitzeko eskaintza. Fede taldeko partaideentzat egiten da.

Batxillergoa eta Zikloak

Helburuak

  • Gure ikasleengan kualifikatzeko beharra esna arazi, ez teknikoki edo profesionalki bakarrik, gizarte, politika, kultura… gaiei buruz norbere irizpideak dituzten pertsonak bezala, baizik.
  • Era berean Eskolako bizitzan parte hartzea eta inplikazioa sustatu nahi ditugu. Leloa: “Zure bizitzako programa”.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago