MENUA 

Historia

Hasiera  › Ikastetxea  › Guri buruz  › Historia

1967-tik Lanbide Heziketan Baimendutako Zentroa

1951

Oraingo Franziskotar Xabier Bilboko Inspektoriarik ez zegoenean, salesiarren formakuntzarako etxe berri bat eraikitzeko beharra somatu eta Gipuzkoan eraikitzea erabaki zen. Lana Juan Manuel Beobide Jaunaren esku utzi zen, eta urtetako harremanen ondorioz, 1957an Elketako gaur egungo lur soroa erosi zuen Zaragueta-Aristizabal sendiaren laguntza ordainezinari esker.

1957

Hasieratik, inguruko gazteen lanerako formakuntzan izan zezakeen garrantziaz jabetuz, Zaragueta-Aristizabal sendiak eskaini eta erabateko babesa eman zion.

1959

Aita Beobidek, proiektuan parte hartzeko gogoa erakutsi zutenei bidalitako laguntza eskaeran ikus daitekeen bezala, ez ziren urte errazak izan haiek: “…1959ko azaroan lanak gelditu egin ziren; diru ezak behartu gintuen horretara.” .

Gero, ikaskuntza eskoletarako maisuak prestatzearen beharrari buruz hausnarketa bat egin eta eraikuntza berriaren galerak eta onginahiak islatzen zituzten datuak banan-banan aipatu ondoren, irakurleak animatzen ditu: “langileen igoerari buruzko giza grina eduki eta salesiarrekin batera gazte langilegoaren hobekuntza moral eta materialean lagundu nahi baduzu, bidali zure oparia…”

1964

Hala, ongile berrien ekarpenekin, eraikuntza berregin zuten, eta 1964ko urriaren 15ean, azpiegitura xume batean, etxe honetako jarduera hezitzaileari ekin zitzaion sei salesiarrekin, Mª Laguntzailearen Alaben elkarteko lau salesiarren laguntzarekin eta aurreneko 64 seminaristekin. Jose Langile Deuna izan zen etxearen izen ofiziala, bere babespean jarri baitzen. 1.go zuzendaria Enrique Maria Arrieta Jauna izan zen.

1965

Zaragueta-Aristizabal sendiaren ekarpenei esker eta beste ongile askori eta erakunde batzuei esker, hasierako proiektuan azaldu bezala, eraikuntza osatuz joan zen:

  • 1965: mekanikako tailerra
  • 1966: landetxea
  • 1967: antzokia eta eliza
  • 1968: futbol zelaia
  • 1969: pilotalekua
  • 1970: Pake Leku gogo-jardunaldietarako etxea eta igerileku estalia

Urteetan zehar ikastetxea salesiar kongregazioaren eta inguru sozialaren (erakundeak, familiak eta enpresak) eskaerei erantzunez, bere jarduera eratuz joan zen.

1967

1967ko abenduan Lanbide Heziketako Ikastetxe Baimendu bezala onarpena lortu zuen.

Lehen urte haietan gela eta jolas toki beretan salesiar apaizgaiak eta Lanbide Heziketa egitera inguruko herrietatik etortzen ziren ikasleak zeuden.

Gerora, hezkuntza eskaintza Lanbide Heziketako 2. mailara eta Batxilergora zabaldu zen.

Frantziskotar Xabierren Inspektoriako nobiziatu eta aurrerago nobiziatu ondorengo ikasleak hartu zituen Filosofia edo Maisu Industrial ikasketak egiteko.


Urte hauetan guztietan, fundatzaileen nahiak bete nahian, Urnietako etxea HEZIKETA ETXEA izan da, eta da oraindik ere:

  • hemen beraien lehen ikasketak egin zituzten salesiar seminaristentzat.
  • Urnieta inguruko herrietako gazte askorentzat, bai geletan eta jolastokietan langile zintzo eta jatorrak izaten gaitu zirelako.
  • hemen beraien heziketa prozesua jarraitu zuten salesiar guztientzat.
  • etxe honekin, bere elizarekin eta Pake-Leku gogoeta etxearekin harremana izan duten hainbeste pertsonarentzat eta bertan bizi direnentzat.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago