MENUA 

Oinarrizko Lanbide Heziketa Zikloak

Oinarrizko Ikasketa Teknikoak

Hezkuntza eskaintza

Gure Oinarrizko Lanbide Heziketa Zikloetako hezkuntza-eskaintza Famili Profesional batean oinarritzen da:

LOMCE-k ezarri ditu 2014-2015 ikasturtean irakasten hasi diren Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak. Heziketa honek Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak (HLPP) ordezkatzen ditu.

Zer da Oinarrizko LH?

Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloek 2 urteko iraupena daukate eta DBH bukatu ez duten pertsonei zuzendua dago eta beraien ikasketak Lanbide Heziketarantz bideratu nahi dituztenentzat. Ikasketa hauek Derrigorrezko itunpeko hezkuntzaren parte dira eta orain arte Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak (HLPP) bezala izendatzen zirenak ordezkatzen ditu.

Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloek etengabeko ikaskuntzaren oinarrizko gaitasunak eskuratzea ziurtatzen du, honako ikasketa hauek irakatsiz: Gaztelera, Atzerriko Ikaskuntza, Gizarte Zientziak, Hizkuntza Koofiziala (balego), Matematikak, Zientzia Aplikatuak testuinguru pertsonalean eta lanbide arlo batean ikaskuntza.

Ezaugarri pedagogikoak irakaslegoaren norbanako ezaugarrietara moldatzen dira. Talde-lana, tutoretza eta lanbide-orientazioa sustatzen dira.

Irteerak

  • Erdi Mailako Heziketa Zikloak.
  • Lan merkatua.

Titulazioa

Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloetako baten gainditzeak dagokion familiako Oinarrizko Lanbide Titulua lortzea ahalbidetzen du. Honez gain, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren 1. Mailako kualifikazioa eskuratu daiteke.

Erdi Mailako Lanbide Heziketako Zikloetarako sarbidea ahalbidetzen du. Honez gain, DBHko azken ebaluaketako froga egin ezkero, DBHko Graduatua lortu daiteke.

Helburuak

  • Erreminten manipulatze atazak burutzea eta enkargatutako lana gauzatzeko beharrezko diren teknikak erabiltzea. Horretarako jardueraren ezagutza tekniko eta zientifikoak behar dira eta prozesua ezartzeko eta ulertzeko ahalmenak.
  • Ikaslegoa gaur egungo eta etorkizuneko lan baldintzetara moldatzea ahalbidetzen dituen jarrera guztiak lortzea eta lanbide jakin bateko erantzukizunak bere gain hartzea.

Erdi mailako titulazio batetara bideratzen duen formazio tekniko-praktiko honek, indarrean dagoena eta etorkizunarekin, erdi-mailako kargudunen atazetarako prestatzen ditu ikasleak. Tituludunek beharrezkoa den gaitasuna lortzen dute lanbide horrek dituen berezko lan teknikoak burutzeko.

Sartzeko baldintzak / Onarpena-epea

  Zuzeneko sarbidea

  • 15 urte beteta izatea, edo urte natural honetan betetzea, eta sartzeko unean edo urte natural honetan 17 urte baino gehiago ez izatea.
  • DBH-ko lehen zikloaren ikasketak egin izana edo, salbuespenez, DBH-ko bigarren kurtsoaren ikasketak egin izana.
  • Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batera sar dadin proposatu izana.

MATRIKULAZIO IMPRIMAKIA

Bekak eta Laguntzak

Beka Ofizialak

Eskolako materiala, irakaskuntza, leku-aldaketa.
Eusko Jaurlaritzak deialdia ikasturte hasieran argitaratuko du.

Beste Laguntzak

Praktikak atzerrian:
ERASMUS+ Programa

Enpresetan Praktikak

Urnietako Salesiarrak Lanbide Heziketako ikastetxe bat da praktiketako orientabidea duena eta enpresetara bideratua, zeinekin lankidetza harreman estua daukan.

Formazioaren zati hau garrantzitsuenetako bat da, eta enpresetan gauzatzen diren praktikei esker, lan munduaren errealitatearekin harreman zuzena eskaintzen da. Horrela, ikasitakoa praktikan jartzea ahalbidetzen da. Epealdi hau, ikaste prozesuaren azken zatia izateaz gain, lan munduan sartzea errazten du gainera.

Enpresetako lan praktiketako epealdian Urnietako Salesiarretako tutore bat izendatzen da. Honek ikasketaren jarraipena egiten du enpresako hezitzailearekin batera.

Enpresekin daukagun harreman estuari esker beraien beharrak ezagutzen ditugu. Honez gain, gure irakaskuntza eskaintza beraien beharretara moldatzen dugu eta kasu bakoitzean behar den trebatutako profesionala eskaintzen dugu.

Programak

ERASMUS Programa

Urnietako Salesiarrak dauzkan akordioei esker gure ikasleek Europar Komunitateko lurralde batean gauzatu ditzakete lanbide praktikak ERASMUS+ Programari esker.

Programa honi esker lan praktikak atzerriko enpresa batean gauzatu daitezke hiru helburuekin. Alde batetik, gaitasun espezifiko batzuk lortzea. Bestetik, herrialdeari buruzko testuinguru sozial eta ekonomikoa ulertzea. Azkenik, lan esperientzia hartzea eta atzerriko hizkuntza bat ikastea.

Epealdi hau, ikaste prozesuaren azken zatia izateaz gain, lan munduan sartzea errazten du gainera.

Ikasleak, lan praktikak hauek gauzatzeko SEPIE-ren laguntza bat jasoko du beka moduan.

Carta Erasmus + Criterios de selección

Ate Irekiak

Etorri gure ikastetxea ezagutzera!
Instalazioak ikusteko beste edozein egunetan 943551789-ra hots egin edo idatzi hona: idazkaritza@salesianosurnieta.com

Jakinarazi bertaratzen bazara.

Informazio gehiago
Ate Irekien Jardunaldia / Jornada de Puerta Abiertas

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago