MENUA 

Automatizazioa eta Robotika Industriala

ZIKLO MENUA

Elektrizitatea, Elektronika, Robotika, Pneumatika, Hidraulika, Automatak...

Titulazio honek balio anitzeko irteera perfila eskaintzen dizu eta horri esker industri sektorearen alorrean hainbat lanpostutan lan egiteko aukera ematen dizu: igogailuen, garajetako ateen, kaxa elektrikoen, eta abarren doitzea eta mantentzea aurrera eramateko gai izango zara.

Formakuntza honek teoria eta proiektuetan oinarritutako praktikak uztartzen ditu.

Ikasiko duzuna da...

Tresneria eta sistema automatikoak diseinatu, muntatu eta abian jartzen, bere mantentzea kudeatu eta aurrera eramaten, robot industrialak eta industrian gehien erabiltzen diren automatak programatzen, instalazio automatikoetarako kontrol-sistemak garatzen, tresneria eta sistema automatikoetan matxurak antzeman eta konpontzen, eta askoz gehiago...

Enpresetan Praktikak

Formazio honek praktiketako orientabidea du eta enpresetara bideratua dago, Lantokiko Prestakuntzarekin (L.P.), Lanbide Heziketa DUALArekin Txandakako Erregimenean eta atzerrian egindako lan-praktikekin, ERASMUS+ Programari esker..

Honako hauetan egingo duzu lan...

Elektronika, robotika, igogailu... enpresetan, fabrikazio enpresetan, mundu osoan instalazioak muntatu eta abian jartzen.

Autoenplegua

Zure enpresa sortzeko behar dituzun ezaguera eta erremintak eskaintzen dizkizugu, IkasEnpresa eta UrratsBat programen bidez.

Zergatik Salesiarrak?

  • Enplegagarritasun-tasa altua
  • Praktika eta proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza
  • Espezializaturiko instalakuntza eta tailerrak
  • Irakaslegoaren profesionaltasuna eta esperientzia
  • Ikaslegoaren jarraipena

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago