MENUA 

Mantentze-lan Elektromekanikoa

ZIKLO MENUA

Proiektuetan oinarrituriko Ikaskuntza

Gure eskaintza akademikoak gure inguruan dauden enpresen behar teknikoei erantzuten die.

Urnietako Salesiarretako ikasleen ikaskuntza lan-munduan sortu daitezkeen egoera erreal edo antzekoei buruzko proiektuetan datza.

EIkaskuntza prozesu hau, eskolako Instalazio, Ekipamendu eta Tailerretan oinarritzen da, honela ikaslegoaren motibazio altua lortzen dugu.


Enpresetan Praktikak

Formazioan zehar, ikasleek enpresekin harremana daukate. Alde batetik, enpresetako hizlariekin izandako jardunalditatik. Bestetik, enpresetara egindako bisitetatik eta azkenik, ikasketei Lantokiko Prestakuntzarekin amaiera emanez.

Ikasleen mugikortasuna sustatzen dugu EAE-n, bereziki Gipuzkoan, eta atzerrian ERASMUS+ Programari esker.

Urnietako Salesiarron bereizgarri izan da beti enpresa munduarekin daukagun harremana. Honi esker, sektoreko enpresekin elkar-lanerako harreman estua daukagu.

Gure tituludunen perfilak honako hiru arrazoiengatik bereizten dira: maila tekniko altua, jarrera profesional aktiboa eta enpresa esparruaren ezagutzagatik.

Ikaslegoarenganako Gertutasuna

Ikasleen trebakuntzaren zutabetako bat bere ikaskuntza prozesuan irakaslegoak duen inplikazioa da.

  • Ikaskuntza praktikoan zehar jarraipena eta elkarlana.
  • Ekimena sustatzea eta esperientziarekin babes eman lan munduan sortu daitezkeen arazoei irtenbidea emateko.
  • Maila tekniko altua eta trebakuntza praktikora egokitua.
  • Prestutasuna eta irakaslegoarekin harremana.

Zerbitzu eta Instalakuntzak

Honako hauek dauzkagu: informatika gelak eta tailer espezializatuak (elektrizitate, pneumatika, mekanika...), eguneraturiko ekipamendu eta programekin diseinuen gauzatzea eta proiektuen programazioa bideratzeko.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago