MENUA 

Mantentze-lan Elektromekanikoa

ZIKLO MENUA

Zer ikasiko dut ziklo honetan?

Erdi Mailako ziklo honetan honako hauek ezagutuko, ikasiko eta erabiliko dituzu: teknika, herraminta, trebetasun eta baliabideak industrian dagoen edozein motatako makineriaren mantentzea gauzatu ahal izateko.

Kontutan hartu behar da makinek zati mekaniko, elektriko, pneumatiko etab… dituztela berekin.

Honako hauek ikasiko dituzu: piezak mekanizatzea ohiko makineriarekin eta zenbakizko kontrolarekin (CNC), soldadura mota desberdinen teknikak ezagutzea (elektrodoena, arku elektrikoarena, erdiautomatikoa, TIG), etab.

Atazak

  • Muntaketa eta mantentze mekanikoa.
  • Muntaketa eta mantentze elektrikoa.
  • Linea automatizatuen muntaketa eta mantentzea.
  • Ekipamendu eta sistema elektriko-elektronikoen muntaketa eta mantentzea.
  • Multzoen soldatzea eta muntaketa.
  • Mekanizazioaren teknikak mantentze eta muntaketarako.
  • Muntaketan segurtasuna eta ekipamendu eta instalazioen mantentzea.

Aplikazio eta Ekipanenduak

  • AutoCAD: zirkuitoak, piezak, mihiztatzeak... marraztu eta diseinatzea.
  • Automation Studio: zirkuitu pneumatikoak diseinatzea, ondoren muntatu eta probatuko dituzunak.
  • CNC Fagor: programa eta piezak egitea zenbakizko kontrolarekin.
  • Omron: mundu mailan ospetsua den marka honetako materiala erabiltzea.
  • Pinacho: makina-herramintan mundu mailan ospetsua den marka honetako materiala erabiltzea.

Eta gero zer?

  1. Goi Mailako Heziketa Zikloak.
  2. LH-ko EM-ko beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  3. Batxilergoa haren edozein modalitatetan.
  4. Lan merkatua.

Materiak / Ikasgaiak

1. MailaOrduak
Fabrikazio-teknikak231
Elektrizitatea eta Automatismo Elektrikoak264
Automatismo Pneumatikoak eta Hidraulikoak231
Muntaia eta Mantentze-lan Elektriko-Elektronikoak231
Ingeles Teknikoa33
2. MailaOrduak
Lotura eta Muntaia-teknikak105
Muntaia eta Mantentze-lan Mekanikoak189
Linea Automatizatuen Muntaia eta Mantentze-lanak168
Laneko Prestakuntza eta Orientabidea105
Enpresa eta Ekimen Sortzailea63
Lantokiko Prestakuntza380

Egutegia eta Ordutegia

MAILA1.2.
Astelehenetik OstiraleraGoizezGoizez
Ordutegia8:05 ~ 14:108:05 ~ 14:10
Epea
 
Iraila - Ekaina
 
Iraila - Martxoa
Apirila - Ekaina: Praktikak (L.P.)

Hezkuntza Modeloa

Garapen akademikoa gure inguruko enpresen bi beharrei, langileenei eta teknikoei, erantzuteko diseinatua eta pentsatua dago. Horretarako enpresetatik lortzen dugu informazioa.

Urnietako Salesiarretako ikasleak lan-munduan eta industrialean sortu daitezkeenen proiektuen oso antzeko planteamenduekin aurkitzen dira.

Ikaskuntza prozesuak beharrezkoa den teoria eta praktika eta proiektu ugari uztartzen ditu; hauekin guztiekin lan-munduan arrakastaz murgiltzeko behar diren gaitasunak lortzen dira.

Jarduera hauek garatzeko hainbat informatika gela eta tailer dauzkagu, non zikloaren kontzeptu nagusiak praktikan jartzen diren ikasturte hasieratik bertatik.

Talde-lana funtsezkoa da gaur egungo enpresetan, horregatik gure filosofiaren ezaugarri garrantzitsua da.

Sormenezko teknikak erabiltzen dira ideiak suspertzeko eta gure proiektuak garatzeko.

Ondorioz, Lanbide Heziketako ikaslegoan motibazio maila altua lortzen dugu.

Teknologi berriak gure lan erremintak dira.

Eta garrantzitsuena, pertsonetan oinarrituriko diseinu bat da, bere erosotasunean eta erabilgarritasunean.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago