MENUA 

Instalazio Elektriko eta Automatikoak

ZIKLO MENUA

Zer ikasiko dut ziklo honetan?

Erdi Mailako ziklo honetan instalazio elektriko, domotiko, zein segurtasunezkoak, eta antenak, telefonia, megafonia, bideo-atezain, eguzki-instalazio fotovoltaiko eta abarren muntaia, martxan jartzea eta mantentzea aurrera eramateko gai izango zara.

Titulazio honek besteren kontura lan egiteko aukera ematen dizu eta enpresa instalatzaileetako makina bat lanpostuetan.

Atazak

  • Instalazio automatizatuak diseinatu, programatu eta martxan jarri.
  • Instalazio domotikoak diseinatu, programatu eta martxan jarri.
  • Instalazio elektrikoen muntai eta mantentzea gainbegiratu.
  • Kalefakzio instalakuntzak aztertu.
  • Stock-aren (izakinen) jarraipena egin eta materialaren hornidura kudeatu.
  • Proiektu baten dokumentazio teknikoa garatu.

Aplikazio eta Ekipanenduak

  • AutoCAD: zirkuitoak, piezak, mihiztatzeak... marraztu eta diseinatzea.
  • KNX: instalazio domotikoak diseinatzea europar estandar honekin.
  • Mota desberdinetako zentral domotikoak.
  • Instalazioen diseinuak egiteko programak.

Eta gero zer?

  1. Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  2. Goi Mailako Heziketa Zikloak.
  3. LH-ko EM-ko beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  4. Batxilergoa haren edozein modalitatetan.
  5. Lan merkatua.

Materiak / Ikasgaiak

1. MailaOrduak
Industria-Automatismoak264
Elektronika132
Elektroteknia198
Barneko Instalazio Elektrikoak297
Eguzki-Instalazio Fotovoltaikoak66
Ingeles Teknikoa33
2. MailaOrduak
Banaketa-Instalazioak105
Etxebizitzetako eta Eraikinetako Telekomunikazio-azpiegitura Komunak105
Makina Elektrikoak126
Instalazio Domotikoak126
Enpresa eta Ekimen Sortzailea63
Laneko Prestakuntza eta Orientabidea105
Lantokiko Prestakuntza380

Egutegia eta Ordutegia

MAILA1.2.
Astelehenetik OstiraleraGoizezGoizez
Ordutegia8:05 ~ 14:108:05 ~ 14:10
Epea
 
Iraila - Ekaina
 
Iraila - Martxoa
Apirila - Ekaina: Praktikak (L.P.)

Hezkuntza Modeloa

Garapen akademikoa gure inguruko enpresen bi beharrei, langileenei eta teknikoei, erantzuteko diseinatua eta pentsatua dago. Horretarako enpresetatik lortzen dugu informazioa.

Urnietako Salesiarretako ikasleak lan-munduan eta industrialean sortu daitezkeenen proiektuen oso antzeko planteamenduekin aurkitzen dira.

Ikaskuntza prozesuak beharrezkoa den teoria eta praktika eta proiektu ugari uztartzen ditu; hauekin guztiekin lan-munduan arrakastaz murgiltzeko behar diren gaitasunak lortzen dira.

Jarduera hauek garatzeko hainbat informatika gela eta tailer dauzkagu, non zikloaren kontzeptu nagusiak praktikan jartzen diren ikasturte hasieratik bertatik.

Talde-lana funtsezkoa da gaur egungo enpresetan, horregatik gure filosofiaren ezaugarri garrantzitsua da.

Sormenezko teknikak erabiltzen dira ideiak suspertzeko eta gure proiektuak garatzeko.

Ondorioz, Lanbide Heziketako ikaslegoan motibazio maila altua lortzen dugu.

Teknologi berriak gure lan erremintak dira.

Eta garrantzitsuena, pertsonetan oinarrituriko diseinu bat da, bere erosotasunean eta erabilgarritasunean.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago