MENUA 

Ondorengoa ere ikasiko duzu

Eskolaz kanpo hainbat ekintza

Kirolak, Musika, Ingelesa, Solidaritatea, Robotika… ez dago aspertzeko aukerarik

Ingeleseko klaseak

Ingeleseko klaseak

Eguerdietan, London School of Languages akademiak maila desberdinetako ingelesezko klaseak eskaintzen ditu, ikastetxean bertan.

  1. Indartzea: honen helburua, zentroko ingeleseko klaseak jarraitzeko zailtasunak dituzten ikasleei laguntzea da.
  2. Ikaskuntza: gure helburua, klase dinamiko desberdinen bidez, ikasleak hizkuntzaren atal desberdinetan hobekuntza nabaritzea da, batez ere ulermenean eta adierazpenean.
  3. Cambridge-eko azterketa ofizialak: University of Cambridge elkarteko bazkide bezala - ES409 Zentro Autorizatua - Cambridge-ko azterketa ofiziala preparatzeko aukera ematen du.

Arduinorekin Robotikaren hastapena

Arduinorekin Robotikaren hastapena

Astean egun bat, 17:00tik 18:00ra.

Arduino plataformaren bidez gauzatzen diren proiektu desberdinak aurrera emateko aukera dago eskolaz kanpoko ekintzetan. Taldeetan lan eginda zientzia eta teknologia ikasteko aukera dibertigarri bat eskaintzen du, etorkizunean oso garrantzitsuak izango diren gaitasun desberdinak lortuz eta inbestigaziorako eta berrikuntzarako jarrera piztuz:

  • Indarrarekin, mugimenduarekin, orekarekin eta egonkortasunarekin esperimentatzen dute.
  • Kreatibitate eta pentsamendu kritikoa garatzen dute.
  • Inbestigaziorako eta berrikuntzarako jarrera sustatzen dute.
  • Elektronikako ezagutzak ikasten dituzte.
  • Horretaz gain, etorkizunean lan munduan erabil ditzaketen gaitasun desberdinak garatuko dituzte jolasean dibertitzen diren bitartean.

Musika

Musika
  • Hainbat musika trena: Gitarra, Baxua, Bateria, Tronpeta eta Saxofoia jotzen ikasteko aukera ematen da. Ikasleen beharretara egokituz hauek eguerdian edo arratsaldetan ematen dira (musika tresnen mailegua Ikastetxean egiten da).
  • Eskolako musika banda: Ikastetxeko hezkuntza komunitate guztiari irekita: ikasleak, gurasoak, irakasleak, ikasle ohiak, ezagunak, ezezagunak… musikaren inguruko ezagutzak badituzu, noizbait instrumentu bat jo eta gaur egun utzita duen pertsonarik ezagutzen baduzu,orain da une egokia berriro ere honi ekiteko.
  • Bosco Anitz Txaranga: oso esanguratsua ikastetxe mailan, ikasle, ikasle ohiek eta irakasleek osatua. Urnietako jaietan eta inguruko herrietan parte hartzen dute, jaiak girotuz.

Aisialdia

Aisialdia

Aisialdiko “Bosko Anitz” taldeak jarduera ezberdinak antolatzen ditu asteburuan: jokuak, kirolak, mendira eta elurretara irteerak, jaiak… hauek larunbat arratsaldean antolatzen dira bereziki. Jarduera guzti hauek ikastetxeko ikasle ohiek antolatuak dira, hauek aisialdiko monitoreak direlarik.

Bosco Anitzen bi talde desberdin daude:

  • Aisialdi taldea: Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 2. maila arteko gazteak hartzen dute parte.
  • Gaztedi taldea: DBH3tik aurrerako gazteak hartzen dute bertan parte.

Kirolak

Joko ezberdinen inguruko txapelketak antolatzen dira jolas-orduan, Don Boscoren astean eta Maria Auxiliadoraren eguna ospatzeko: futbola, saskibaloia, pelota, atletismoa, patinajea, krossa, ginkana, soka-tira, brileta, zapiaren jokoa…

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago