MENUA 

Izen-ematea

Sartzeko baldintzak / Onarpena-epea

Batxillergoa

Indarrean dagoen araudiaren arabera, Batxillergoko 1go mailan sartzeko DBHko tituloa izan behar du. Titulazio hau DBHko ikasketa historiarekin justifikatzen da. Agiria hau DBHko ikasketak egin dituen zentruan ikasleak eskura jaso behar du, bertan DBHn ateratako kalifikazio guztiak agertzen dira..

DBH

Indarrean dagoen araudiaren arabera, DBH 1go mailan sartzeko Lehen Hezkuntza (LH) ikasketak burututa eduki behar dira..

 

Aurretiko izen-ematea

Ikaslearen familiak, ikaslearen aurretiko izen-ematea egin dezake ikastetxeko idazkaritzan telefonoz jakin araziz (943 551 789) edo matrikula orria bete ondoren idazkaritza@salesianosurnieta.com epostara bidaliz.
Idazkaritzatik dagokion datetan izan-emate ofiziala egitera etortzeko abisatuko zaio familiari.

MATRIKULAZIO IMPRIMAKIA

Izen-ematea

Euskal Gobernuko Hezkuntza Sailak jartzen ditu izen-emate eta matrikulak egiteko datak. Ohikoena da, DBH Otsailaren hasieran eta Batxillergoa Maiatzaren hasieran eta bi asteko epea egoten da. Momentu horretan Jaurlaritzako aplikazio batean ikaslearen datuak sartzen dira eta izena emanda dagoela eta aukeratutako ikastetxerako sarrera eskubidea ziurtatzen dituen agiri ofizialak lortuko ditugu.

 

Matrikula

Behin ikastetxeak onartze prozesua burutzen duenean eta beti ere Hezkuntza Sailak ezarritako irizpide eta baremoetan oinarriturik, izena emandako ikasleei behin betiko matrikula egitera etortzeko esaten diegu, era horretara hurrengo ikasturterako gure ikastetxean ikasketak egiteko alta ematen zaiolarik. Alta eman ahal izateko honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Gurasoen NANren fotokopia eta ikaslearena, baldin badu.
  • Matrikula ordaindu denaren frogagiria.
  • Ikaslearen datuekin betetako ikastetxeko fitxa (datu pertsonal hauek barne kontuetarako dira eta ikaslearen jarraipen akademikorako ere bai; datuen erabilera ikastetxean onartutako segurtasun protokoloari lotuta dago).
  • NAN neurriko ikaslearen argazki bat.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago