MENUA 

Ikaskuntza Kooperatiboa

Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi

Ikaskuntza kooperatiboa ikasleen talde lanean oinarritutako metodologia bat da. Ikasleek elkar lagunduz eta beraien ardurak betez lan egiten dute helburu amankomun batzuk lortzeko. Metodologia hau egitura eta dinamika desberdinetan oinarrituta dago.

Metodologia hau 2009-2010 ikasturtean jarri genuen martxan eta baieztatu dugu oso egokia dela gaitasun curricularrak eta baita hainbat giza trebezi lantzeko.

Egin dugun lanaren onespena jaso dugu: Bartzelonako Vic Unibertsitatetik eta hainbat Berritzegunetatik (Lasarte, Zarautz, Eibar, Donostia, Durango, Iruña) eta baita ere “Cuadernos de Pedagogía” aldizkari ospetsutik, bertan 2012ko azaroan argitaratu zuten metodologia honen ezarpena gure ikastetxean.

Gure lanketa aurkeztu dugu:

  • I Sinposioan, Vic-en, “IK/KI programaren ezarpena gure ikastetxean”.
  • II Sinposioan, Donostian, “IK/KI programaren ebaluazioa”.
  • III Sinposioan, Vigon, “Gaitasunak eta arlo arteko proiektuak”.

Helburuak

  • Curriculum-garapenaren eta garapen metodologikoaren esparrua:
    • Ikasle guztien emaitzak hobetzea.
    • Inklusioa bultzatzea.
    • Ikasleen integrazioa areagotzea.
    • Curriculumak proposatutako oinarrizko gaitasunak lantzen jarraitzea.
    • Gaitasun horiek baloratzeko irizpideak adostea eta ebaluatzea.
    • Ikasleen autoebaluazioa eta koebaluazioa sustatzea eta antolatzea.
    • Azterketa kooperatiboak burutzea.
    • Arlo arteko proiektu kooperatiboak jorratzea.
  • Komunitate esparrua:
    • Elkarbizitza hobetzea (ikasleen artean, irakasle-ikasle artean…).
  • Garapen profesionalaren edo prestakuntzaren esparrua:
    • Sekzioko irakasleen artean hausnarketa metodologikoa eragin eta honen inguruko eztabaida eta formazioa antolatzea.
  • Antolaketa eta funtzionamenduaren- esparrua:
    • Urtez urte pauso txikiak emanez proiektu hau sendotzea.

Eta gelan zer?

  • Kohesio dinamikak bultzatzen dira taldearen giro ona sustatzeko.
  • Talde planak egiten dira: taldeko helburuak, helburu indibidualak eta taldekideen ardurak finkatuz.
  • Ebaluaketan zehar hainbat egitura kooperatibo praktikan jartzen dira.
  • Ebaluazio bakoitzean hainbat aldiz talde plana eta talde lana baloratzen da. Ebaluazio honek eragina du arlo ezberdinetako azken notan.
 

Ekintzak

  • Curriculum-garapenaren eta garapen metodologikoaren esparrua:
    • Ebaluazio bakoitzean talde koadernoa osatzen da (talde plana gehi egunerokoaren jarraipen orria arlo bakoitzean).
    • Tutoretza planean gela bakoitzean landuko diren dinamikak zehazten dira (dinamika hauek alda daitezke, taldearen beharren arabera).
    • PT irakaslearen parte hartzea areagotzen da (programazioak zehaztean, helburu indibidualak finkatzean, egiturak lantzean, koebaluazioaren eta auto-ebaluazioaren jarraipena egitean.
    • Ikastetxeko Hobekuntza Planean eta Urteko Planean IK/KI metodologia txertatu da.
  • Komunitate esparrua:
    • Ikastetxeko familiak eta ikasleak proiektuaren informazioa jasoko dute: kurtso hasierako bilera orokorrean, kurtsoan zehar egiten diren bakarkako bileretan, tutoretza orduetan, ikastetxeko web orrialdean eta ikastetxeko SalesBerriak eta Adarrapetik aldizkarian.
  • Garapen profesionalaren edo prestakuntzaren esparrua:
    • Sekzioko gainontzeko irakasleekin formazio saioak antolatzen dira.
  • Antolaketa eta funtzionamendu-esparrua:
    • Proiektu honetako talde bultzatzailea bi orduko hamabi saiotan bilduko da.
    • Koordinatzailea Berritzeguneak antolatzen dituen mintegi guztietara ere joango da.
    • Talde bultzatzaileak egindako lana aztertuko da eta hobekuntzak zehaztuko dira.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago