MENUA 

Hiru hizkuntzako Komunikazioa

Komunika zaitez Euskaraz, Gazteleraz zein Ingelesez

Gure helburua zera da: ikasleek 2 hizkuntza ofizialetan komunikazio maila egokia lortzeaz gain, atzerriko hizkuntza batean (ingelesa gure kasuan), komunikazio gaitasun nahikoa eskuratzea, edozein testu, ahozkoa nahiz idatzizkoa, ulertzeko gai izan daitezen. Era berean, euskara eta gaztelerari dagokionez, edozein testuingurutan naturaltasunez eta modu egokian komunikatzeko behar duten gaitasun linguistikoa eskuratzea da.

Helburu hau lortu ahal izateko, 3 hizkuntzak modu bateratuan lantzen ditugu, euskara ardatz harturik, eguneroko bizitzan ikasleak naturaltasun eta ohikotasunez komunika daitezen 2 hizkuntza hauetan.

  • DBH eta Batxillergoa D ereduan
  • Hirueletasuna
    • Teknologiako gaia ingelesez lantzen da DBHn proiektuen bitartez.
  • Hizkuntzen Trataera Bateratua
    • Arlo arteko proiektuak lantzen ditugu hizkuntzak ardatz harturik.
    • IKTak erabiltzen ditugu hizkuntzen irakaskuntzan laguntzeko: wikia, bloga….
  • Hizkuntzaren Normalkuntza plana: ULIBARRI
  • Euskararen aldeko hainbat ekintza sustatzen ditugu

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago