MENUA 

Elkarbizitza eta Pertsona bezala Hazi

Elkarbizitza eta Pertsona bezala Hazi

On-Boskoren jarraitzaileak gara eta ondorengo esparruak bultzatzen ditugu:

Hezkuntza giro ona ikasle eta irakasleen arteko konfiantza, gertutasuna eta elkarren arteko arduran oinarrituta.

Ikasleak protagonistak izanik beraien gaitasunak garatu ahal izateko aukerak, proiektuak, esperientzia positiboak eta erronkak.

Baloreak indartzeko proposamen konkretuak, pertsona bezala hazten lagunduko digutenak kristau ikuspegi batetik abiatuz gizartearentzako berri ona izanaz: errespetua, justizia, ardura, konpromisoa, tolerantzia, lana egiteko gaitasuna, elkartasuna, alaitasuna, sormena, esker ona…


  • Egun-onak:
    eguneko 1.go klasearen hasierako irakurketa laburra (5 minutu), beraien bitartez ikasturtean zehar landu nahi diren baloreak transmititzeko asmoarekin.
  • Heziketa ordua:
    hileroko giza-kristau heziketarako tartea egungo gaiak lantzeko.
  • Ospakizunak:
    hiruhilabetean behin eukaristia edo ospakizun bat (salesiar, adiskide, otoitz, gabonetako, Andre Mariaren festak,…) eskaintzen ditugu.
  • Elkarbizitza:
    erdi eta Goi-mailako ikasleei egun bateko elkarbizitza-hausnarketa bizitzeko eskaintza.
  • Aste bokazionala:
    munduan gure lekuari buruz hausnarketa egitera gonbidatuko ditugunak.
  • On Bosko astea – Gaztedi Astea:
    On Bosko, salesiarren fundatzailearen figuraren inguruan ekintza desberdinak egingo ditugu. Kirol, aisi eta kultura ekintzak.
  • Andre Mariaren astea:
    maiatzak 24 aldera Maria Laguntzailearen figuran jarriko dugu arreta. Besteak beste, kirol txapelketak, eta egun batean jokuak egongo dira jolastokian.
  • Solidaritate kanpainak:
    behar gehien dutenei laguntzeko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako bai sentsibilizazio eta diru eta beste material bilketarako kanpainak egingo ditugu. Bat Gabonetan egin ohi da, Elizbarrutiko Espetxe Pastoralarekin kolaboratuz Martuteneko presoei lagunduz.
  • Beste kanpainak:
    DOMUND, MANOS UNIDAS (gosetearen aurka), DOMISAL...
  • Emaileak:
    odol Emaileen kanpainan parte hartuaz – odola emanez.
  • Karteldegiak:
    Ikasturtean zehar programatzen diren ekintzen ingurukoak.
  • Aisialdian Heziketa:
    Pastoraletik gure gazteen aisialdia ere baloratzen eta zaintzen dugu, bi plataformen bitartez.
    • Bosko Anitz aisialdirako kluba: txikientzako eskaintza (LH4-tik 3.DBH-rarte).
    • Zentrua: gazte-nerabeentzako eskaintza (4.DBH-tik aurrera).

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago