MENUA 

DBH eta Batxillergoa

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Metodologien berrikuntza dela eta, Ikaskuntza Kooperatiboarekin urteetan lanean jardun ondoren, urrats bat eman nahi izan dugu eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan murgildu gara, ikasleak berak bizitako experientziaren bidez, etorkizunean beharko dituen ezagutza eta gaitasunak, modu erakargarriagoan barneratzen ditu.

Ikasgaien ezagutzak beharrezkoak izango dituzte proiektu horiek era arrakastatsu batetan gauzatzeko. Horrela kasu honetan irakaslea laguntzaile bilakatzen da ikaskuntza prozesuan eta ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista.
MATRIKULA ZAITEZ!

 

Ordutegia

Batxillergoa 1

Astelehenetik Ostegunera
8:05 - 15:00

Ostiraletan
8:05 - 14:10

Batxillergoa 2

Astelehen eta Ostiraletan
8:05 - 14:10

Astearte, Asteazken eta Ostegunetan
8:05 - 15:00

DBH

Astelehenetik Asteazkenera
9:00 - 13:15 eta 15:00 - 16:50

Ostegun eta Ostiraletan
8:05 - 14:10

Iraila eta Ekainean
8:05 - 14:10 (egunero)

 

Orientazioa

Orientazioak helburu berezia betetzen du Salesiar Ikastetxean. Tutore-Planaren bitartez edo taldeko zein banakako ekintzen bitartez, ikasleari gizarteratzeko estrategiak nahiz bizitzari osotasunean aurre egin ahal izateko baliabideak garatzen laguntzen zaio.

Etaparen arabera ikasleen gertuko jarraipena egiteaz gain, eta zenbait kasutan eskolaz kanpoko adituen laguntzarekin, formakuntza saio ezberdinak ere antolatzen dira. DBHko azken urtean eta Batxilerrean, etorkizunean hartu beharreko erabakiaren inguruan gertuko jarraipenaz gain etengabeko formakuntza saioak ere jasotzen dituztelarik.

Ondorengoa ere ikasiko duzu...

  • Proiektuak burutzea.
  • Ikaskuntza Kooperatiboa.
  • Euskaraz, Gazteleraz eta Ingelesez komunikatu.
  • Elkarbizitza eta Pertsona bezala Hazi.
  • Ingurunea errespetatu.
  • Eta hainbat gauza gehiago....

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago