Gizarte ekimeneko Goi Mailako Lanbide Hezkuntzako Ikastetxe bat gara, kristau nortasuna duena eta euskalduna, Hezkuntza Osoa eskaini, unibertsitate mailako ikasketetarantz bidea ireki, langileak teknikoki prestatu eta inguruko gazteen laneratzea errazteko sortua.
Urnietako Salesiarrak kalitatezko hezkuntza eskaintza du, eta bere garapen pertsonalarekin konprometituta dauden herritarrak prestatzea du helburu. Horrela, gure ikasleengan desberdinen arteko lankidetzaren eta berdinen arteko elkartasunaren sentimendua hezi nahi dugu.