MENUA 

Albisteak

  Zikloaren amaierako proiektua

Goi Mailako ikasleek bihar defendatuko dute ziklo amaierako proiektua.

Azken aste honetan, goi-mailako ikasleak Proiektu Modulua garatzen aritu dira. Lan honen helburua heziketa-zikloko curriculum-gaitasunak eta ezagutzak integratzea da berrikuntza- edo ikerketa-proiektu bat gauzatzearekin batera.

Enpresara joan aurretik ikasleentzat egiten den azken jarduera da. Beraz, curriculumeko gaitasun teknikoak zein zeharkakoak ebaluatzen dira. Azken horiek balio erantsia ematen diete etorkizuneko profesionalei.

Hauek dira Proiektu Moduluan garatutako jarrerak:

    • Informazio garrantzitsua aztertzeko eta bilatzeko gaitasunak
    • Aurkeztutako arazo errealetarako irtenbide eraginkorrak diseinatzea
    • Antolaketa
    • Talde-lanak egitea.
    • Autonomia eta ekimena


Bihar, martxoak 5 ostirala, azken eguna izango da eta ikasleentzako unerik garrantzitsuenetako bat, epaimahaiaren aurreko aurkezpenak.

Zorte on guztioi!


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago