MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › Tkgune

  Tkgune

Automatizazio saila

TKGUNE: enpresei eskainitako zerbitzu sarea.

Lanbide Heziketako ikastetxe baten eta ikastetxe horren inguruan kokaturik dagoen enpresa baten artean harremana eta elkarrekintza egotea ez da berria. Historikoki, ikastetxeen helburu nagusietako bat izan da enpresen beharrak asetzea, ikasleei heziketa tekniko bat emanaz, ondoren enpresa horietan egingo duten lanerako baliagarri izango zaiena. Azken boladan, ordea, elkarrekintza hori langile kualifikatuak sortu eta enpresak hornitzeaz haratago ari da joaten: TKGUNE proiektua da horren arrazoietako bat.

Euskal Autonomi Erkidegoan enpresa txiki eta ertainen kopurua oso handia da, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den moduan. Horrek asko errazten du elkarrekintza, eta TKGUNE proiektuaren bitartez, ikastetxeak dauzkan baliabideak (makinak, instalakuntzak, irakaslegoa, ezagutza teknologikoa…) enpresaren esku jartzea bilatzen da, enpresari zerbitzuak eskainiz eta izan ditzakeen beharrak asetuz. Transferentzia teknologiko hori gauzatzea ezinbestekoa da enpresa txiki eta ertain horiek puntakoak izaten jarrai dezaten euren alorretan. Egunerokotasunak eskatzen duen jardun itogarrian murgildurik, askotan ez zaie enpresei erraza egiten berrikuntza teknologikoa euren jarduerara eramatea, dela denbora faltagatik zein baliabide urriak izateagatik. TKGUNE proiektua gabezia horiei erantzuna emateko asmoarekin jarri zen abian orain dela zenbait urte.

Fabrikazioa, automatizazioa, automozioa, energia eta sormen industriak dira, gaur-gaurkoz, TKGUNE proiektuaren baitan dauden alorrak. Salesiarrak Urnieta gure ikastetxea automatizazio alorrean dago kokatuta, beste zenbait ikastetxerekin batera. Alorra zabala da oso, eta ikastetxe bakoitzak bere indarguneak dauzkala kontuan harturik, zerbitzu integrala eskaintzeko moduan gaude, informatika-programazioa, ikusmen artifiziala, prozesu automatizatuen monitorizazioa eta kontrola, elektrizitatea-elektronika-telekomunikazioak eta automatizazioa bera harturik kontuan, baina diseinua, materialeak eta eta fabrikazio mekanikoa ahaztu gabe. Enpresei eskainitako zerbitzu sarea abian da, ikastetxe-enpresa elkarlana bultzatzeko proiektu honen bitartez.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago