MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › Sumit Roy

  Sumit Roy

Ikasle alemaniar baten ostatuta eta praktikak kudeatu ditugu.

Urnietako Salesiar Ikastetxeak, Diseinu Grafikoko ikasketak burutzen ari den ikasle alemaniar baten ostatua eta lan praktikak kudeatu ditu. Gure artean dagoen bitartean, Urnietan bertan biziko da eta praktikak berriz, Andoaingo LEITZARAN GRAFIKAK, S.L. enpresan egingo ditu.


Sumit Roy, Göttingen-Alemaniako Berufsbildende Schulen II ikastetxeko Erasmus beka batekin dator eta Gipuzkoara etortzea erabaki du, Europako beste hiri batzuk alde batera utziaz. Urtarrilak 15ean heldu zen eta praktikak 17an hasi zituen. Bere egonaldia otsailak 15ean bukatuko da.


Gure ahaleginak sarituak izan dira, egindako harrera eta antolatu diogun prestakuntza ibilbidearekin oso gustura dagoela jakinarazi digulako.

Bere formakuntza burutzeaz gain, bizipen atsegina izan dezala opa diogu.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago