MENUA 

Albisteak

  Sobronen Abentura Parkean

Joan den ostegunean Sobroneko Abentura Parkean izan ziren Batxilergoko ikasleak.

Batxilergoko ikasleak, apirilaren 6ean, osteguna, goizeko 7:00etan Sobron aldera abiatu ziren egun zoragarri bat pasatzeko asmoz. Iritsi eta berehala bi taldetan banatu ziren eta goizez talde batek “Campo de aventura" eta “Kanoa" ekintzak egiten zituzten bitartean, beste taldeak Paintball eta “Campo de aventura" egin zituen. Eguerdian eguzkitan eseri eta ordubete izan zuten bazkaltzeko eta lasai etzanda egoteko, futbolean, kontu-kontari aritzeko…. Arratsaldean talde batek kanoan zebilen bitartean besteak paintball egin zuen. Arratsaldeko 16:00ak aldera bukatu eta 16:30ean etxerako bidean jarri ziren.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago