MENUA 

Albisteak

  Richard Oribe gure artean izan dugu

Richard Oribe hitzaldian

Richard Oribe eta bere entrenatzailea den Javier De Aymerich-ek hitzaldi zoragarria eskaini digute.

Gaur, asteazkena, Richard Oribe Lumbreras eta bere entrenatzailea den Javier De Aymerich-ek eskaini digute hitzaldi zoragarria. Izugarrizko ohorea izan da biak geure artean izatea, izan ere, daukaten kirol palmaresa ikaragarria baita.


Denok dakizuen bezala Richar Oribe, Donostian jaiotako igerilari paralinpikoa da, Konporta Kirol Elkartean aritzen dena. Oso gazte hasi zen igeriketan, jaiotzatik duen buru elbarritasuna tratatzeko asmoz. Donostian Aspacek duen Dordoka taldearekin hasi zen lehiaketetan parte hartzen. 1998-1999 denboraldiaz geroztik Donostiako Konporta Kirol Elkarteko kidea da.


Oribek palmares izugarria du. Atlantako Paraolinpiar Jokoetan (1996), urrezko hiru domina eta munduko bi errekor erdietsi zituen, eta 50, 100 eta 200 metroko crawl estiloko proban eta 4 x 50 crawl estiloko proban zilarrezko dominak lortu zituen. Espainiako txapelketa zenbaezinak irabazi ditu. 1996. urtean, Gipuzkoako Prentsa Elkarteak Kirolari hoberenari saria eman zion Richard Oriberi. 1997. urteko Europako txapelketan urrezko bi domina eta zilarrezko bat irabazi zituen. 1999. urtekoan, berriz, laur urrezko domina irabazi zituen, eta 2004. urteko Atenasko Paraolinpiar Jokoetan urrezko, zilarrezko eta brontzezko bana. 2006ko Europako Txapelketan, berriz, hiru urrezko domina lortu zituen. Munduko hainbat errekorren jabe ere bada. 2008ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria jaso zuen.


Mila esker ikastetxera etortzeagatik eta eman diguzuen lekzioarengatik!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago