MENUA 

Albisteak

  Patin jardunaldi irekia

Patinaketa ikastaroa gabonetan.

Patin talde bateko partaide izan nahi duzu? Entrenoak, lasterketak, irteerak,..
Abiadura gustoko baduzu edo patin lasterketetan parte hartu nahi baduzu prestatu zaitez gurekin.
Hernaniko Kirol Elkarteak abiadurako irristaketa ezagutzera emateko dohako jardunaldi irekia antolatu du adin guztietako jendearentzat.

  • Teknika ikastaroa: Abiadura teknikaren hastapena, taldean patinatzeko segurtasuna eta konfiantza eta frenatzeko teknika ezberdinak landuko dira. 13 urtetik aurrerakoei zuzendua, gazte zein helduentzat.


  • Patin mekanika ikastaroa: Patinen mantenua nola egin, nola garbitu eta piezak aldatzen erakutsiko da bertan.


  • Patin jolasak: 7 urtetik aurrerakoentzat.


Eguna: Abenduak 26, astelehena.

Ordutegia: 11:00 – 13:30

Lekua: Urnietako Salesiar ikastetxea


Ikastaroa dohakoa izango da eta parte hartzaileek patinak, eta kaskoa eraman behar dituzte.
Animatu! Indarrak berreskuratzeko pintxo goxoak banatuko zaizkie partaideei!

Informazio gehiago: 669 837 409 (Garikoitz)

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago