MENUA 

Albisteak

  On Bosko Eguna 2021

Joan den urteko tortila lehiaketan

Aurtengo On Bosko jai berezia pandemiaren ondorioz.

Urtarrilak 31 egun oso berezia da gure eskolan. Urtero, data horren inguruan (On Bosko egunean) gure ikastetxeak Lanbide Heziketako patroiaren eta Salestar kongregazioaren sortzailearen omenezko jaiak ospatzen ditu. Hori dela eta ohitura dugu heziketa eta jolas iharduera ugari egitea: gaztedi astea, txapelketak, Lanbide Heziketako zikloetako bigarren mailen ospakizun-agurrak, tortilla txapelketak, etab.

Aurten, bizitzen ari garen egoera berezia dela eta ezin izango dugu beste urte batzuetan bezala ospatu, baina hala ere iharduera bereziak egingo ditugu guretzat hain berezia den egun honi merezi duen ospakizuna emateko. Ikasleek ordutegi berezia izango dute ostiralean (urtarrilaren 29an) eta honez gain hainbat ekintza antolatu dira. Honela, lehenengo 4 klaseetan hainbat iharduera izango dituzte gelan bertan: egun on bereziak, On Bosko Kahoot-a, LH-ko ikasleek antolatu duten ekintzailetza azoka eta CineForum-a. Ekintza hauek eguerdiko 12:00ak aldera amaituko dituzte eta ondoren etxera joango dira. Aldi berean, Jose Luis Pinedo Zuzendari Titularraren agurtzeko hitzak ere izango dira.

Ikastetxearen helburua ospakizun hau ahal bezain ondo ospatzea da beti ere egoerak eskatzen duen segurtasun neurriekin eta ohiko poz eta ilusioarekin.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago