MENUA 

Albisteak

  Miren Laguntzaile Eguna

Miren Laguntzaile eguneko puzgarriak

Bizipenez betetako astea!


Aste honetan, azterketa eta proiektuen artean, Miren Laguntzailearen Egunaren inguruan antolatutako beste hainbat ekintza egiteko aukera izan dute gure ikastetxeko ikasleek. Hasteko, jolasorduak minutu batzuk luzatu dira kirol txapelketak jokatzeko (futbola, brilea, boleibola…). Maitzaren 23an, goizeko 10:00etan berriz gure ikasleohia den Sandra Gomez eta bere senarrak ekintzailetasunaren inguruko hitzaldi bat eman ziguten. Sandra, gure ikasle ohia modaren munduan oso jakituna dugu eta hortxe dabil buru-belarri. Aritz berriz, bere senarra, diseinatzailea dugu eta Donostian dauka estudioa. Arratsaldean ikastetxeko gazteenek “ Assassin's Creed “ filma ikusi zuten.


Maiatzaren 24ean Miren Laguntzailearen egun handia ospatu genuen. Goizeko 10:00etan meza izan genuen eta bertan Batxilergoa amaitu duten ikasleei ikastetxeko intsignia eman zitzaien. Jarraian puzgarriak, adin guztietako prestatutako puzgarriak, txistorra eta hitz batean laburtuz festa! Egun bikaina benetan!
Maiatzaren 26ean, musikako eskolaz kanpoko ekintzak egiten dituzten ikasleek (gitarra, bateria, tronpeta), emanaldi bat eskainiko digute antzokian eguerdiko 12:30ean.
Gogoan izateko astea izan dugu, eta horrelaxe gure gazteen oroimenean gelditzea espero dugu.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago