MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › Matelec 2018

  Matelec 2018

Goi mailako elektrizitate-elektronika departamentuko ikasle eta irakasleak Madrilera joan dira.

Madrilgo Matelec azoka bisitatzera joan dira ikastetxeko Automatizazio eta Robotika Industriala eta Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuko Goi Maila zikloetako ikasle eta irakasleak. Bi egunetan zehar material elektriko eta elektronikoaren arloak utzi dituen azken berrikuntzak ikusten eta aztertzen izan dira.


Bidaia hau, ekipamendu berrietan, mantenimendu motak edota fabrikazio automatikoen prozesuaren inguruan ikasleen formakuntza teknikoa indartzeko helburuarekin antolatu da. Kontutan izatekoa da, material elektrikoaren inguruan oinarritzen den Matelec azoka bi urtetik behin antolatzen dela eta sektore honetan dauden berrikuntza guztiak ikusteko aukera ematen duela.


Bestalde, hiria ezagutzeaz gain Vallecasen kokatuta dagoen Correoseko automatizazio zentrua ezagutzeko aukera ere izan dute. Oso bidaia polita eta interesgarria izan da eta giro aparta izan dute ikasle eta irakasleen artean.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago