MENUA 

Albisteak

  Magale Ikastetxea 2018- 2019

DBH- BATXILERGOA sekzioko 2018-2019 ikasturte hasierako informazioa.


1.- IKASTURTEAREN AURKEZPENA ETA HASIERA: Irailaren 7an- ostirala-


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): goizeko 10:00etan.
Batxilergoa: goizeko 11:00etan.

2.- ORDUTEGIA:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH):

• Irailaren 10etik 27ra biak barne: jardunaldi jarraia 8:05 - 14:10
• Ikasturtean zehar maiatzak 31 arte: jardunaldi zatitua:


Goizean: 8:05 - 12:00
Arratsaldean: 13:30 - 15:20
Ostegun eta ostiraletan: 8:05 - 14:10

• Ekainaren 3tik 21era: jardunaldi jarraia 8:05 - 14:10

Batxilergoa (Ikasturte osoan):
1.maila
Astelehenetik ostegunera: 8:05 - 15:00
Ostirala: 8:05 - 14:10

2.maila
Astelehen eta ostiraletan: 8:05 - 14:10
Astearte, asteazken eta ostegunetan: 8:05 - 15:00


3.- TESTULIBURUAK:

4.DBH eta BATXILERGOko ikasleentzako ikasturteko testuliburuak ikastetxean erosteko aukera eskaintzen zaizue irailaren 6 eta 7an, ordutegi honetan:

  • Irailak 6 Goizean: 10:00 - 13:00 eta arratsaldean: 16:00 - 17:00
  • Irailak 7 Goizean: 10:00 - 13:00


Derrigorrezkoa da ikasle guztiek dagozkien testuliburuak irailaren 7rako izatea.


4.- ERREZIBOEN ORDAINKETA:
• Erreziboa hilabetea amaitu ondorengo hilaren 5ean pasako da. Hau dela eta azken erreziboa 2019ko uztailaren 5ean izango da.
• Txangoak kontu korrontetik pasako dira irteera izan ondorengo hilabetean.
• Funtzionamendurako kuotaren zenbatekoak:

DBH 31€ hilean
BATXILERGOA 78€ hilean

5.- JANGELAKO ZERBITZUA:
Zerbitzu hau erabili nahi duen ororentzat mantentzen da. Bazkari bakoitzeko prezioa 6,60 eurotakoa izango da eta urriaren 1ean hasiko da.
Jangelako zerbitzua erabili nahi duzuenok, irailaren 10erako idazkaritzan esan behar duzue.

6.- ROBOTIKA eta MUSIKA INSTRUMENTUETAKO KLASE PARTIKULARRAK:
Aurreko ikasturtean bezala, robotika eta musika instrumentuen hastapeneko klaseak berriz ere eskainiko ditugu. Gure asmoa musika bandarekin jarraitzea da eta zabalik izango dugu edonorentzako. Irailean gutun bat bidaliko dizuegu eskaintza honen xehetasunekin, interesaturik zaudeten guztiok izena eman dezazuen.

Ongi etorriak ikasturte berri honetara eta probetxuzkoa izan dadila guztiontzat!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago