MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › LH Duala

  LH Duala

LH dualeko elkarrizketa saioa.

Lanbide Heziketa Dualaren inguruko elkarrizketa saioa antolatu dugu.

2017-2018 Ikasturtean zehar gure ikastetxeko hainbat ikaslek Lanbide Heziketa Duala proiektuaren barnean ikasten ari dira. Hezkuntza sistema honek ikastetxeko irakatsi eta ikasteko prozesua eta enpresan lan egitea eta ikastea uztartzen ditu. Aurretik antolatuta izaten dituzte zenbat ordu izango dituzten leku bakoitzean.


Hezkuntza Saileko web orrian agertzen den moduan, heziketa metodologia honek ondorengo helburuak ditu:

  • Programaren helburua da gazteei Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea, ikastetxearen eta enpresaren artean partekatuta garatzen den ikaskuntza-prozesuaren bidez.
  • Ikastetxeak eskatzen dituen gaitasunen osagarri izango diren beste batzuk garatzea (talde-lana, erantzukizuna...); enpresa baten eguneroko martxa zertan den ikustea; lanbide batean jarduteko eta enpresa baten behar zehatzei erantzuteko ezagutza, trebetasunak eta abileziak lortzea (espezialitateak).
  • Lanbide Heziketako ikastetxean lortutako gaitasunen eta lan-munduan behar direnen arteko aldeak minimizatzea.
  • Gazteak lan-mundura hurbiltzeko eta sartzeko konponbideak bilatzen saiatzea.
  • Gazteak lan-munduan lehenago hastea, gazteen jarduera-tasa hobetuz, eta prestakuntzaren eta enpleguaren arteko lotura azaleratzen laguntzea.
  • Lan-merkatuan eskaintza eta eskaria hobeto uztar daitezen ahalbidetzea. Gazteei baliabide ekonomikoak eskuratzeko modua ematen die eta, aldi berean, kualifikazio profesionala eta lan-esperientzia egiaztatua lortzekoa.
  • Ikastetxearen eta enpresen arteko hurbilketa ahalbidetzea, eta hartara, edukiak eta pedagogia metodoak berritu daitezen bultzatzea.


Joan den astean mahai-inguru bat antolatu genuen Lanbide Heziketako 1go maila ikasten ari diren ikasle eta aurten programa honetan parte hartzen ari diren ikasleen artean, metodologia honek dituen alde positiboak eta negatiboak ezagutzeko.


Gai garrantzitsuak eztabaidatu zituzten eta kontutan izango dituztela pentsatzen dugu hurrengo ikasturterako DUALA egin ala ez egin erabakia hartzeko unean.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago