MENUA 

Albisteak

  Lehenengo lanpostu bila

Hitzaldia

Lehenengo lanpostua bilatzeko hitzaldia.

Nola aurre egin lan elkarrizketa bati? Zer egin piercingnekin elkarrizketako unean? Zer itxaron dezakegu lehenengo lanari buruz? Horrelako galderak egin dituzte gure Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleek On Bosko Gaztedi asteko azken aurreko ekintzan.


Gai jartzaileak OTEIC, Fagor Ederlan eta Ibarbia lantegiko ordezkariak izan dira. Denek beraien lan esperientzia eta gaur egun lantegitan eskatzen den profilari buruz hitz egin dute. Beharrak desberdinak dira eta horregatik ez datozte bat eskabideekin. Ibarbian ingelesa ezagutzen duten langileak nahiago dituztela azpimarratu dute. Fagor Ederlanekoek tailerrean lana egiteko ez dutela horrelako perfila eskatzen euskara eta gaztelania jakitea nahikoa dela pentsatzen dute.
Galderak egiteko unean ikasleek lan elkarrizketa eta curriculumari buruz jakin nahia adierazi dute. Erantzunetan denak ados zeuden ez dagoela curriculum eredu bat bestea baino hobeagoa baino informazioa egiaztagarria eta zehatza izan behar duela. Lan elkarrizketetarako formula magikorik ez dagoela adierazi dute baino, hain zuzen ere zenbait galdera sahistea komeni dela jakinarazi dute, ezin da hitz egin soldata igoerari buruz, oporra gehitzeari buruz, edo “lan gutxi egiteko gogoa" adierazten duten galderak azaltzea.


Piercingsak ikasleei kezkatzen dien beste gai bat izan da. Lantegiarekin lehenengo aldiz harremanetan jartzerakoan ezkutatu behar diren ala ez galdetu dute. Adituen esanetan ez da komenigarria gero izango ez den itxura bat ematea, hau da, pertsona batek bi piercing baldin ba ditu hobe da lan elkarrizketara bi piercingnekin joatea gero egunero lanera beraiekin etortzeko asmoa baldin badu, ez da ona gero ikusiko den zerbait ezkutatzea. Halere azpimarratu dute lantegiaren kultura kontutan hartuta zenbait enpresetan ze irudi proiektatu nahi den kontutan izaten da, horrelako apaingarririk gabeko pertsonak nahi izatea. Bestalde hitzaldian teknika batzuk eman dituzte hainbat galdera pertsonalen erantzuna saihesteko.


Hitzaldia amaitzeko ikasle batek bapateko lan elkarrizketa bat egitera animatu da Oteiceko arduradunarekin.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago