MENUA 

Albisteak

  Lan Prestakuntza atzerrian

Ikasle taldea

Lanbide Heziketako 6 ikasle atzerrira praktiketara joango dira.

Urnietako Salesiar ikastetxean ikasten ari diren Goi eta Erdi mailako zikloetako sei ikasle atzerrira joango dira zikloa amaitzeko beharrezkoak diren praktikak egitera.

Automatizazioa eta Robotika Industriala ari dira ikasten bi, Ivan Herrero eta Kasper Styrczula Masniak dira; lehenengoa Kokemäki-ra (Finlandia) joango da eta bigarrena berriz Cracovia-ra (Polonia). Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinu eta Edizioa ikasten ari den Luis Pozo berriz Varsobia-ra (Polonia) joango da. Erdi mailako Instalazio Elektriko eta Automatikoak ikasten ari diren Josu Serrano eta Unai Agudok Txekiar Errepublikarako bidea hartuko dute, Pragara joango dira hain zuzen ere eta azkenik Aitor Pagola, Mantentze-lan elektromekanikoko ikaslea Italiako Boloniara.

Guztiak ekainean bueltatuko dira, espero dugu , hilabete horietan esperientzia positiboak bizi ditzatela, hori da behintzat guk beraientzak nahi genukeena.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago