MENUA 

Albisteak

  Koronabirusaren inguruko ekimena

Erika Gomez-en marrazkia

Urnietako Salestar Ikastetxeko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleak ondorengo ekimena jarri dugu martxan:

NIRE GELATIK ZURE GELARA


Gure ikasleek, Koronabirusagatik ospitalizatuak eta isolatuak dauden gaixoei lagundu nahi izan diete, gutunak, marrazkiak, bideoak, komikiak, txisteak, … helaraziz. Irakasleok ere parte hartu dugu noski. Ez gara medikuak, ez erizainak, baina guk ere laguntzeko zerbait egin nahi genuen, eta hitzek zein emozio positiboek, sendatzen laguntzen dutela diote. Horregatik, gure lanen bidez energia eta animo pila bidali dizkiegu beraien egonaldia goxatzeko, arintzeko eta azkar gure artean egoteko.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago