MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › Jose Mari Izeta

  Jose Mari Izeta

Jose Mari Izeta

Jose Mari Izeta psikologoaren hitzaldia menpekotasun eta adikzioen gainean

“Proyecto hombre" elkartean aritzen da lanean tearapiak bideratzen. On Bosko kultur asteko programaren baitan aritu da drogomenpekotasuna ardatz hartuta solasean.

Jose Mari Izeta psikologo eta terapeutaren hitzaldia jaso dute Urnietako Magale eta Salestar ikastetxeko ikasleek. Droga kontsumoen eta adikzioen jatorria, eboluzioa eta egungo egoera izan ditu hizketaldiaren ardatz.

Hitzaldia hasi orduko azpimarratu du datu bat; terapia hasten dutenen artean modurik ezkorrenean zein drogak eragin duen galdetuta, gehienek alkohola apimatzen dutela. Datu “deigarria" Izetaren ustez, onartuen eta gizarteratuen dagoen droga dela jakinda.

Gaiaren jatorria azaltzeko drogek historikoki bete dituzten bi funtzio azpimarratu ditu. Batetik, egoera gogorrean aurrean agertu izan direla. Bestetik, berriz, sentsazio normal eta naturalak areagotu eta berriak bilatzeko gizakiak izan duen nahiaren aurrean.

Kontsumoen historia

Edozein kasutan, Izetak historian atzera egin du eta bi etapa bereiztu ditu. Batetik, industrializazio aurrekoa. Orduan, kontsumoak gizarte kontrol baten baitan gertatzen zirela azpimarratu du. Bestetik, industrializazio ondorengoa. Momentu honetan jendea ingurunetik atera zen beste gune batzuetara lanera joateko eta “anonimotasun" horren eta “bakardadaren" baitan geratzen ziren kontsumoak.

Edozien kasutan, adikzio “handiak" 90eko hamarraldian hasi zirela gertatzen azaldu du “Proyecto Hombre"ko psikologoak. Frankismo ondorengo ingurumaria ardatz, ordura arte ez zeuden drogak sartu zirela gizartean esan du; extasia, heroina edota aluzinagarriak, kasu. Hori dela eta, “epidemia" fenomenoa gertatu zela, batez ere heroinarekin. Gaur egun “diseinuaren urteak" bizi ditugula esan du Izetak.

Haurtzaroaren garrantzia

Jose Mari Izetak aipagai izan dituen gauzen artean, haurtzaroak ondorengo esperientzietan duen garrantzia izan da. Esan duenez, gurasoen aldetik jasotzen den “afektibitatea" oso garrantzitsua da txikitatik. Hain zuzen ere, menpekotasun egoera batean jaio eta bizitzen garela lehen urtetan zehaztu du. Beraz, haurtzaroan, esaterako, afektibitatea jaso ez duen norbaitek sentsazio hori drogetan bila dezakeela esan du. Hori, terapian dituztenen artean antzematen omen da maiz.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago