MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › Jan eta Izan

  Jan eta Izan

Jan eta Izan liburuxka

DBH1eko ikasleek egin duten Jan eta Izan proiektuaren argibide batzuk.

Gure gizartean elikadura ohiturak aldatzen ari direnez, honen guztiaren inguruko hausnarketa egin ahal izatea izan da proiektu honen xederik aipagarriena.

Elikadura osasuntsuaz hitz egiten denean, barazkiak izaten direnez garrantzitsuenak, proiektu honetan bereziki barazkien munduan murgildu nahi izan dugu.

Merkatuak edozein unetan barazki mota guztiak eskaintzen dizkigu, baina guk bereziki gure baratzean sortzen diren barazkiak landu ditugu, lurralde bakoitzean garaian garaikoa delako osasuntsuena gizakiarentzat.

Proiektu honen bidez gure ikasleek barazki horiek noiz erain, landatzen diren, noiz jasotzen den uzta, berauen propietateak, barazki horiek nola sukalda daitezkeen… ikasi dute.

Osasuntsu egon nahi badugu ondo elikatu behar dugu. ON EGIN!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago