MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › Italia 2018

  Italia 2018

Veneziako katedralean

Batxilergoko ikasleak Italian izan dira ikasketa amaierako bidaian.

Batxilergoko ikasleak ikasketa amaierako bidaia egin dute Frantzia hegoaldea eta Italiako iparraldea bisitatuz. Lehenengo geldialdia Frantziako Carcassonen izan zen; hiri hau Unescok 1997an Gizateriaren Ondarea izendatu zuen eta horrez gain, Europatik modu egokienean kontserbatu den erdi aroko hiria da. Nizan gaua pasa ondoren Monacora joan ziren eta bertan Montecarloko kasinoan eta beste hainbat lekuetan argazkiak egiteko aukera paregabea izan zuten.


Bigarren gauean On Boscoren lurraldera gerturatu ziren, Turinera, Piamonteko eskualdearen hiriburura; bidaia honen helburuetako bat On Boscoren bizitza ezagutzea da, bere ingurunea, bere bizitzako gertaerak eta zerk bultzatu zuen Salestarren elkartea sortzea eta abar… Irteera hau egin aurretik ikasleek gelan XIX. mendeko Italiako egoera ekonomikoa, soziala, politikoa landu zuten, baita On Boscoren bizitza eta bidaian ikusiko zituzten hainbat tokietako informazioa ere. Horrela, Colle Don Bosco, Piazza Di Castello edo Turineko hainbat leku ikusiko zituztela bazekizkiten.


Alpeak atzera asko utzi gabe Milanera joan ziren, Lombardia eskualdeko hiriburura. Bertan ordu libre batzuk izan zituzten denda eta kaleetan barrena ibiltzeko, baina noski, hitzordua izan zuten Duomo eta Castelloa ikusteko.


Bidaiaren erdialdean Bardolinora joan ziren, Veneto eskualdean dagoen Verona lurraldeko herri txiki batera. Bertan kokatu ziren Verona inguruko irteerak egiteko horrela ezagutu zituzten Romeo eta Julieta elkartzen ziren balkoia, Veronako erromatar zirkoa eta abar.


Bidaia honen urruneko puntua Venezia izan zen, San Marcos plaza ezagutzeaz gain, kanaletan zehar gondolan ibiltzeko aukera izan zuten.
Bueltako ibilbidean Sirmione eta Lago di Garda ikusteko aukera izan zuten. Oporrak egiteko toki xarmangarriak.
Nahiko pizza eta italiar helatu gozo jan ondoren etxera bueltatu ziren martxoaren 23an. Zalantzarik gabe, esperientzia hezigarri eta ahaztezina!


Eskerrak eman bidaia hau egitea posible egin duzuen guztioi!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago