MENUA 

Albisteak

  Irakasleen formakuntza

Arantxa eta Jone irakasle taldearekin.

Ikastetxeko 2 irakasleek formakuntza eman die Kristau Eskolako hainbat irakasleei.

Azaroaren 23an eta 24ean ikastetxeko bi irakaslek hamaika orduko ikastaro bat eskaini dute Ikaskuntza Kooperatiboaren inguruan Leioako Atalaia-Claret zentroan. Bertan Kristau Eskolako hainbat ikastetxetako irakasleek hartu dute parte.


Talde kohesiorako dinamikak, egitura kooperatibo batzuk eta talde-planak landu dituzte. Era berean, hau guztia sekzioan lantzen ari garen arloarteko proiektuetan nola txertatzen dugun ikusi ahal izan dute.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago