MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › Ikasenpresa

  Ikasenpresa

Ikasenpresa azokan

70 ikasleren lanak ikusgai Eibarko Ikasenpresa Azokan.

Urnietako Salestarren ikastetxeko 13 ikasle talderen lanak egon dira ikusgai Eibarko VIII. Ikasenpresa Azokan.


Ikasturtean zehar Lanbide Heziketako bigarren mailetan lantzen den Ekintzailetasuna gaiaren baitan egindako lanak aurkezten dira Eibarko Ikasenpresa azokan. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko bi mila ikasle elkartu dira eta tartean izan dira Urnietako Salestar Ikastetxeko 70 ikasleren lanak. Zehazki, 13 taldetan banatuta egin dute; Inrpimaketa Grafikoa, Instalazio Elektriko Automatizatuak eta Mantentze Elektromekanikoa Erdi Mailatik eta Diseinu Grafikoa eta Multimedia, Automatizazioa eta Robotika Industriala eta Sistema Elektrotekniko Automatizatuak Goi Mailatik.


Lorontzi eta ate automatizatuak, beldurrezko liburuak, egurrezko kaxa grabatuak… denetariko lanak ikusteko aukera izan da Urnietako Salestar ikastetxeko ikasleen artean “enpresa" ekintzaileen azoka honetan. Goiz osoan zehar ibili da Eibarren ikasle eta irakasleak eta euren lanak erakusteaz gain, gainerako ikasleek eraman dituztenak ikusi, aztertu edota erosteko aukera ere izan dute.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago