MENUA 

Albisteak

  IK/KI metodologia zabaltzen ari gara

Ikastetxeko hiru irakasle Bizkaian izan dira IK/KI ko ikastaro bat ematen.

Kristau Eskolak antolatu duen \\\"gela aktibatuz\\\" ikastaroan, gure ikastetxeko hiru irakasleek eman duten Ikaskuntza Kooperatiboko formakuntzan, hiru lurraldeetako irakasleek parte hartu dute, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba.


Gure asmoa bikoitza izan da; ikastetxean dugun esperientzia eta sortutako materiala partekatzea beste hainbat ikastetxeei laguntzeko eta era berean beste hainbat espezialistekin gure ikastetxeko lana zuzena dela baieztatzea.


Ikastaro honetan parte hartzea esperientzia itzela izan da eskolako irakasleontzat eta bertan parte hartu duten ikasleen jarrera paregabea. Mila esker bihotz- bihotzez.


Argazkiak ondorengo loturan:

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago