MENUA 

Albisteak

  III. On Bosko Krosa

III. On Bosko Krosa kartela

Ikastetxetik abiatuta, III. On Bosko Krosa izango dugu.

“III. On Bosko Krosa\\\" antolatuko dugu 2017ko otsailaren 5ean, igandea, goizeko 11:00etan.


Azken urte hauetan ikastetxean On Bosko egunean Krosa antolatu izan da, eta iazkoak izan zuen arrakasta ikusi eta gero, aurten ere berriro ere antolatu dugu ikasle, ikasle ohi, guraso eta lagunekin korrika egin nahi duen edonorentzat. Hori dela eta, honen bidez lasterketan parte hartu eta momentu on bat pasatzera gonbidatzen zaituztegu.


Ibilbidea ikastetxean hasi eta amaituko da eta Urnietako kaleak zeharkatuko ditu 7km inguru dituen ibilbide bat osatuz. Izen ematea: https://www.herrikrosa.eus web orrialdean edo ikastetxeko idazkaritzan egin daiteke 10€ren truke. Krosa amaitu eta gero ikastetxean bertan dutxa eta hamaiketako bero bat hartzeko aukera izango duzue eta horretaz gain hainbat zozketa ere burutuko dira.

Sakatu hemen bideoa ikusteko.

Anima zaitez parte hartzera!!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago