MENUA 

Albisteak

  I​kasketa Amaierako Sariak

Kutxak 2016-2017 ikasturtean espediente akademiko onerari emandako sariak


Abenduak 18an, astelehena, Karrera Amaierako Sarien 41. Edizioko irabazleei sariak eta diplomak emateko ekitaldia, ospatu zen Donostiako Eureka Zientzia Museoan.
Kutxak ematen dizkie sari hauek 2016-2017 ikasturtean amaituriko Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetako edota Lanbide Hezitako Zentroetako dagokion arloan espediente akademikorik onena lortu duten ikasleei.


102 ikaslek (48 neska eta 54 mutil) jaso zituzten Ikasketa Amaierako Sariak; ekitaldiaren buru Manuel Beraza izan zen, Kutxako lehendakaria, eta bere ondoan, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburua.


Horien artean, Goi mailako Automatizazio eta Robotikako Xabi Setien ikaslea, saritua izan zen. Bertan izan ziren, Salesiar Ikastatxeko zuzendaria den Jose Luis Pinedo, Eskola-Enpresa saileko arduraduna den Jon Urroz, eta Arkaitz Goñi - Ander Loyarte irakasleak.

ZORIONAK XABI!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago