MENUA 

Albisteak

  Hezkuntza hobetzea

Batxilergoko ikasleak

Hezkuntza hobetzea, jakin, elkarrizketatu eta ekarpenak egitea Proiektuan murgildurik gaude.

Urnietako Salesiar Ikastetxea Urnietako beste ikastetxeekin batera, Euskadiko Eskola Kontseiluak eta Urnietako Udalak, gure Hezkuntza sistema hobetzeko elkarrekin bultzatzen duten “HEZKUNTZA HOBETZEA, JAKIN, ELKARRIZKETATU ETA EKARPENAK EGITEA" Proiektuan parte hartzen ari da.

Ekimen hau Urnietan eta Euskadiko beste bi udaletxeetan jarriko da martxan: Santurtzin eta Laguardian. Honen guztiaren helburua ganorazko mahai-inguru baten bidez hezkuntzan dauden arazoak konpondu eta gaur egungo egoera aztertzea izango da.

Proiektu honen barruan, irakasle, ikasle eta gurasoentzat, ikasturtearen lehen hiruhilekoan hainbat jarduera daude aurreikusiak. Horietako bat, hurrengo azaroaren 8an, asteazkena, arratsaldez herriko ikastetxe guztietako irakasleen artean egingo den bilkura osoa da. Saio horretan ikastetxeek aldez aurretik proposatu dituzten zortzi gai pedagogikoren inguruan hausnarketa sakona egingo dute.

Dagoeneko Guraso Elkarteekin bilera bat izan da eta azaroaren 21erako familiei deialdia luzatuko zaie. Ikastetxetik ekitaldi hauetan parte hartzera biziki gonbidatzen zaituztegu, proiektuaren helburu nagusi bat eskola komunitatea osatzen dugun estamentu guztien ekarpenak jasotzea baita. Gure hezkuntza sistema hobetu nahi badugu, guztion iritziak garrantzitsuak dira eta iritzi horiek aintzakotzat hartu behar ditugu. Beraz, animo eta ongi etorriak izan zaitezte Urnietako eskola guztien arteko elkarlanera!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago