MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › Graphispag 2019

  Graphispag 2019

Graphispag sarreran

Grafikagintzan ikasleak Bartzelonara joan dira Graphispag 2019 azokara.

Joan den ostegunean gure ikastetxeko Grafiketako ikasle eta irakasle talde bat Bartzelonara joan ziren Graphispag 2019ko azoka bisitatzera. Bartzelonara iritsi, hotelean maletak utzi eta hiria ezagutzeko aukera izan zuten. Ramblak zeharkatu, El Rabaletik bueltatxo bat eman eta bertan dauden arte erakusketa pare bat ikusi zituzten. Afal ostean, hotelera bueltatu ziren hurrengo goizean garaiz Graphispag feria ikusteko asmoz. Aurtengo feriaren eslogana “Define Impresión" izenekoa izan da eta bertan, 380 marka eta ekintzaz betetako egitarauaz gozatzeko aukera izan dute beti ere, sektore honetan punta-puntan egoteko. Azokan, inprimatzeko sistema berriak, etiketak inprimatzeko makina digitalak adibidez, kamisetak inprimatzeko biniloak eta abar luze bat ezagutu zituzten.

Bazkal ondoren autobusa hartu eta etxera itzuli ziren. Balorazio oso positiboa egin dute irakasleek ikasleei asko gustatu zitzaielako bidaia orokorrean eta azoka bera ere aberasgarria izan zaielako.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago