MENUA 

Albisteak

  Giza Eskubideak Salestarretan

Salestar Ikastetxean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala landu dute.


Abenduan ospatzen dugu ikastetxeko heziketa orduaren barnean eta Urnietako Udalak sustatuta, DBH 4. Maila, Batxilergoa, Erdi eta Goi mailako ikasleak taldeka antolatuta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala landu dute. Film labur batzuen bidez gaur egungo gai konplexu batzuk jorratu dituzte: identitatea, migrazioa, politika, emakumezkoen sexu-organuen erauzketa eta Indiako azido erasoen biktimak.


Urnietako Udalak eta Baketik Fundazioak urteak daramatza Urnietako herrian bizikidetza, memoria eta pakearen alde lanean. Oraingo honetan Giza Eskubideen Eguna ospatuz (abenduaren 10ean) eta herritarrei zuzendutako beste ekintza batzuen artean gure ikastetxeko ikasleei jarduera hauek antolatu dizkiete.


Ikasleek bost labur metrail ikusi dituzte eta gero irakasle eta Baketikeko teknikari baten laguntzarekin taldeka proposatutako gaiak landu dituzte. Azkenik beraien lanaren konklusioak karteldegi handi batean jarri dira.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago