MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › Gaztedi Astea

  Gaztedi Astea

Joan den urteko tortila lehiaketa

Ekintzat beteta dator Gaztedi Asteko egitaraua.


Kultura, ekonomia, gizartea, politika… beste behin ere Gaztedi Astea ekintzaz beteta dator Urnietako Salesiarretara. Urtarrilaren 31n On Boskoren herioratzen urteurrenarekin bat eginez, hainbat ekintza antolatzen dira.


Urtarrilaren 24a

  • Javier Hernaez, Altzako parrokoa izango dugu artea. Gizon honek Donostiako udaleko Saria jaso du behartsuen alde egiten ari den lanagatik. Bi hitzaldi emango ditu, batetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak 10:00etatik 11.00etara eta ondoren Lanbide Heziketakoak eta Batxilergokoak 11:00etatik 12.00etara.


Urtarrilaren 25a

  • Richard Oribe igerilari paralinpikoa eta bere entrenatzailea gure artean izango ditugu. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak 10:00etatik 11.00etara eta ondoren Lanbide Heziketakoak eta Batxilergokoak 11:00etatik 12.00etara.
  • Arratsaldeko 15:00retan DBHko ikasleentzat Iruneatik etorriko zaigu Bosko Magoa


Urtarrilaren 26a

  • Jokin Altuna Amezketako pelotari gaztea gure artean izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak 10:00etatik 11.00etara eta ondoren Lanbide Heziketakoak eta Batxilergokoak 11:00etatik 12.00etara.


Urtarrilaren 27a

  • Aritz Arano, ikastetxeko ikasleohiak, Kolonbiako baserritarrekin urtebetez bizitutako bere esperientzia kontatuko digu.


Urtarrilaren 30a

  • Edu Valcarcel, hanka bakarreko futbol entrenatzaileak bere hobetze pertsonalaren istorioa kontatuko digu.


Urtarrilaren 31a

  • On Bosko jaia. Ekintzak 10:00etan hasiko dira, ohiko ospakizunarekin. Bertan, Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleei omenaldia egingo zaie, aste gutxi barru enpresetara joango direlako praktiketara eta gurekin etapa bat amaitu. Ondoren, ohiko patata tortilla txapelketa egingo da eta jolas-garaietako txapelketetako finalak egingo dira, besteak beste.


Jolas-garaietako txapelketak
Beste behin ere, jolas-garaietan txapelketak antolatu dira. Beraz, Urnietako Salesiarren ikastetxean ikasle eta irakasleak jolasean ibiltzen dira egun hauetan zehar.


II. On Bosko krosa

  • Otsailaren 5ean III. On Bosko krosa egingo da. 14 urtetik gorako edonork har dezake bertan parte, ikasle, irakasle nahiz kaleko edonork. Informazio gehiago: https://www.herrikrosa.eus

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago