MENUA 

Albisteak

  Fridays for Future

DBH 4. mailako ikasleen ekimena.

Martxoaren 15ean, mundu mailan Klima Aldaketaren kontrako greba deialdiarekin erlazionatuz eta Greta Thunberg, 16 urteko neska gazte suediarraren ekimenean oinarrituz, gure ikastetxeko DBHko 4.mailako hainbat ikaslek, ostiral honetarako ekintza bat antolatu dute.


Gretaren bideoa ikusi ondoren hausnartzen hasi eta ikasle hauek jabetu ziren, ez beraiek ez eta gizarteak ere ez zutela ezer egiten klima aldaketaren aurka eta askotan gainera okerrerako diren gauzak egiten zituztela, hala nola, zaborrak lurrera bota, birziklapenari garrantzi gehiegirik ez eman…. Jadanik jasaten hasitako ondorioak eta horrela jarraituz gero gerta daitezkeenetaz ohartuaz, pentsatu zuten zerbait egin beharra zegoela eta lehenengo protagonistak beraiek izan behar zutela ondorengoaz konturatu zirelako: “ Zer eska dezakegu guk ez badugu ezer egiten?"


Ikastetxea eta bere inguruko eremuak zaborrez erabat zikinduta zeudela ikusi zuten eta horren guztiaren sortzaileak bertako ikasleak zirela pentsatu ere bai. Inguruan hainbat eta hainbat zaborrontzi eta hala ere inguruak erabat narraztuta!


Hau guztia horrela izanik eta martxoaren 15eko greba deialdia ikusirik, ikasle talde horrek ikastetxeko eremuan dauden zaborrak biltzeari ekin dio eta aurrerantzean ere, egunero zapaltzen dituzten bazterrak zikinak ikusiz gero ekimenarekin jarraitzeko asmotan dira.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago