MENUA 

Albisteak

  Finalistak gara!

Kartelaren irudia

Tknika-ren praktika onen lehiaketan finalista da gure “Jan eta Izan” proiektua

Praktika onen III. Edizioa antolatu du aurten Tknikak (Lanbide Heziketari aplikatutako EAEko ikerketa eta berrikuntza zentroa) eta gure ikastetxean egiten den “Jan eta Izan" arlo eta etapa artelo proiektua finalisten artean dago. Orotara 50 lan inguru aurkeztu dira eta horien artean sailkatua izan da.


“Jan eta Izan" garaiko produktuen gidaliburua da. DBH 1eko ikasleek garaiko produktuak aztertzen dituzte hilabeteka eta horiekin errezetak egiten dituzte. Egindako lan hori ondoren Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei ematen zaie maketazio lanak egin eta argazkiei ukituak emateko. Azkenik, Inprimaketa Grafikoko ikasleek (Erdi Maila) modu profesionalean inprimatu egiten dute. Arlo anitzetan egiteaz gain, etapa ezberdinetan egiten da, beraz, eta hori da proiektu honen berritzailetasuna. Adin eta ikasketa ezberdinetako 75 ikasle eta 12 irakasleren arteko elkarlana.


Lan teknikoaz gain, gidaliburua inprimatu ahal izateko finantziazio publikoa lortzeko bilerak egiten dituzte ikasleek, aurkezpen ofiziala edota difusio lanak. Hirugarren edizioa du “Jan eta Izan" gidak eta orotara 500 ale kaleratu dira aurten eta Urnietako Udalak ekonomikoki lagundu du.
Proiektuari babes publikoa


“Jan eta Izan" gidak sukaldaritza eta osasun arloko profesionalen babesa jaso du. Esaterako, Argiñano, Subijana, Arbelaitz edota David de Jorge sukaldariek gida irakurri eta publikoki babestu dute. Era berean, Urnietako pediatrak eta erizainak begirunez hartu dute proiektua.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago