MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › EUSKARALDIA

  EUSKARALDIA

"Euskara eta enpresa" hitzaldia CAFeko Jose Goikoetxearen eskutik.

#Euskaraldian bete-betean murgildurik gauden honetan, Urnietako Salesiar Ikastetxean heziketa ordu bat izan dugu Batxilergoa eta Zikloei zuzendua. Jorratutako gaia Lanbide Heziketa, enpresa eta euskara uztartzea izan da. CAF enpresako euskara arduradun Joxe Goikoetxea izan da gurean, puntako enpresa horretan garatzen ari diren euskara planaren berri emateko. Joxeren azalpenak entzunda argi geratu zaigu bertaratu garen guztioi lan harremanen munduan euskarak ere bere lekua izan dezakeela, beste edozein hizkuntzak bezala. Ez daramate alperrik 23 urtetik gora, euskararen ezagutza eta erabilera bultzatu nahian eguneroko inurri lanean. Mila esker eta hurren arte, Joxe!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago