MENUA 

Albisteak

  Europako proiektu baten buru

Ikasleak Jan eta Izan proiektuaren aurkezpenean

Urnietako Salestarrak Europako berrikuntza proiektu baten buru gara.


Berrikuntzaren bidea jarraituz, Urnietako Salestarrak hurrengo bi urteetan Erasmus+-ek finantzatutako Learning For Life proiektuaren buru izango da. Proiektu honetan parte hartuko duten beste bazkideak Portugal, Italia, Polonia, Errumania eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira.


Esan beharra dago Urnietako Ikastetxea dela Euskal Herrian Berrikuntzarako Aliantza Estrategikoetan proiektu buru izango den bigarren hezkuntzako ikastetxe bakarra.
Proiektu honen helburua Arazoetan Oinarritutako Ikasketa eta Adimen Anitzen teoria kontutan hartuta material berritzaileak sortzea da.


Diziplina arteko Proiektu hauen bitartez sortutako materialekin, ikasleek matematikak, zientziak eta hizkuntzak landuko dituzte.
Proiektuen bitartez bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunak lortzea da helburu nagusietako bat, ezagutzekin batera: ikasten ikasi, autonomia, gaitasun kritikoa, hausnarketarako gaitasuna, talde lana eta beste hainbat.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago