MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › ETXEAN BEZALA!!

  ETXEAN BEZALA!!

Hezkuntza emozionala, gure errealitate pertsonalari buruz kontzientzia gehiago izaten lagunduko digun tailerra.

ETXEAN BEZALA!!! Hau da Salestar ikastetxeetan izendatu dugun lerroburua edo helburua, aurtengo ikasturterako. Batzuei, batipat ikastetxera gerturatu zaretenoi, ezaguna egingo zaizue.


Lelo hau ez da berria, gure nortasunaren ezaugarri bat da: proiektu hau osatzen dugun guztiok, IKASLE, guraso, irakasle, zuzendaritza taldea, irakaskuntzan ez-diharduten persona eta mantenimendukoak, ikastetxean gure etxean bezala senti gaitezela nahi dugu. Ikasturte honetan ETXEAN BEZALA! leloarekin guztion artean indarra, ilusioa eta ziurtasuna jarriko dugu horrela izan dadin.


Denek zerbait egiten dugu gure etxe hau gure egiteko eta ETXEAN BEZALA sentitzeko. Adreilu asko dira paretak, hormak, zimenduak eraikitzeko jartzen ditugunak. Eraikin iraunkorra, ederra, erosoa, sendoa izatea nahi dugu. Hauetako adreilu bat, urriaren 21n, martxan jarri genuen gurasoentzako hezkuntza emozionaleko tailerrekin osatzen da.


Tailer honetan martxan jarri gara ekaina bitartean, hain zuzen, asteleheneetan 15:00etatik 17:45era maila aurreratuko taldea eta 18:00etatik 21:00etara bitartean hastapeneko taldea. Gure errealitate pertsonalari buruz kontzientzia gehiago izaten lagunduko digun tailerra egingo dugu, hau da, zer pentsatzen dugu, zer sentitzen dugu, nola jokatzen dugu, mota honetako galderen inguruan egingo dugu lana. Hemen eta orain ziurtasunez egoten irakatsiko diguna alde batetik eta bestetik, gure buruarekin eta besteekin ditugun harremanak zentzudunagoak izaten, gure emozioak ikasi eta ahazten kudeatzen lagunduko digutenak.


Horrela, eraiki nahi dugun etxe horretan beharrezkoa den berotasuna sortzen lagun dezakegu, eta aldi berean, guregandik gertu daudenei ere berotasuna zabal diezaiekegu. Hauek aldi berean beraien ingurukoak ere, kate termiko moduan, girotuko dituzte.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago