MENUA 

Albisteak

  Eskolaz kanpoko ekintzak.

Zabalik dago eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko epea!
Ingelesa, robotika, gitarra, baxua, tronpeta, bateria, saxoa ...

Ikasturte honetan ikastetxean eskainiko ditugun eskolaz kanpoko ekintzen berri eman nahi dizuegu:


  • INGELESA, LONDON SCHOOL OF LANGUAGESen eskutik. Akademia honetako irakasleek irakaskuntza nahiz laguntza klaseak eskaintzen dituzte gure ikastetxean.
  • ROBOTIKAren HASTAPENA ARDUINOrekin, astean behin, 17:00-18:00.
  • GITARRA ETA BAXUA, ALEX JULIAN irakaslearekin. Astelehen, astearte edo asteazkenetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
  • TRONPETA, SAXOA nahiz BATERIAren hastapena. Egunero, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Musika tresna ikastetxeak uzten du.
  • Eskolako MUSIKA BANDA osatu nahi dugu. Hezkuntza Komunitate osoari zuzenduta dago: ikasleak, gurasoak, irakasleak, ikasle ohiak, ezagun nahiz ezezagunak… Gogoa, interesa, musika ezaguerak, instrumentu zokoraturen bat izanez gero edo instrumenturen bat jo izan duen norbait ezagutzen baduzu eta berreskuratzeko gogoa duena… Oraintxe duzue hasteko aukera!



Interesa duzuenok irailaren 20 baino lehen Ikastetxeko Idazkaritzara izena eman dezakezue.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago